Hamar zenbaki, hamar kanta

Bizkaie! 2009-09-15 15:01   Musikea
Fito Cabrales eta bere taldeak, Fito&Fitipaldis, Antes de que cuente diez izeneko disko barria argitaratu dabe

Fito Cabrales eta bere taldeak, Fito&Fitipaldis, Antes de que cuente diez izeneko disko barria argitaratu dabe gaur hiru urtez lan barririk aurkeztu barik egon ostean.

Lan barriak hamar kanta ditu, rock and roll estiloa blues, country eta pop ikutuakaz, eta Fitok berak autortu dauen legez, 'orain arteko landuenak dira'.

Fito Cabrales eta bere taldeak, Fito&Fitipaldis, Antes de que cuente diez izeneko disko barria argitaratu dabe gaur hiru urtez lan barririk aurkeztu barik egon ostean.

Lan barriak hamar kanta ditu, rock and roll estiloa blues, country eta pop ikutuakaz, eta Fitok berak autortu dauen legez, 'orain arteko landuenak dira'. Oraingo honetan be, Carlos Raya, Javi Alzola eta Joserra Senperena musikariak izan ditu alboan. Grabazinoan, barriz, Pete Thomas bateria-jotzaileak eta Andy Hess baju-jotzaileak lagundu deutse.

Diskoaren maketea Madrilen grabau eben taldekideek. Ondoren, Frantziara joan ziran, Landetara, estudioko lana egitera. Azkenik, diskoaren nahasketea eta masterizazinoa New Yorken egin dira.


Kontzertuak

Zemendian hasiko dau Fitok kontzertu birea. Abenduaren 19an Barakaldoko BECen emongo dau Euskal Herriko lehenengoa. Zuzenekoetan, Alejandro Climent baju-jotzailea eta Daniel Griffin bateria-jotzailea be izango dira taula ganean.

Halanda be, datozan hilabeteotan kontzertuetan murgilduta egongo diran arren, datorren udan, abuztuan, ez dabe kontzerturik eskainiko: 'abuztuan bidaiatzea nekeza da, hegazkinetan atzerapenak dagoz, hotelak topetea gatxa da... horregaitik, familiagaz hondartzara joango nazala erabagi dot'. Aurreko biran 104 kontzertu eskaini zituen. Oraingoan, 80-90 bat izango dirala aurreikusten dau Fitok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu