Bandak izango dira protagonista 'The Pub Ibiltaria' ekimenaren datozan 13 edizinoetan
2009-09-14 15:40 MusikeaAzken 13 urteotan jasotako 226 kanta batzen dituen errepertorioa 'kontzertu demokratikoak' deritxanak antolatzeko moldatu ditu Oskorrik aurtengo eta hurrengo urteetako Santo Tomas egunetarako. Holan, hemendik aurrerako ziklo barrian ez da grabazinorik egingo, aurreko urteetan grabautako kantak barriro jo baino, lehenengotik hasita, Euskal Herriko Banda eta Musika Eskoletako instumentu guztientzat eginiko partitura erraz eta landuei esker.
'Bildumea amaitutzat emon genduanean, Bilboko Santo Tomas eguneko kontzertuak bazterrean ixtea lastimea litzatekela otu jakun'. Berba horreekaz laburbildu dau Oskorri taldeko buru Natxo de Felipek gaur aurkeztu daben ekimen barria, 'The Pub Ibiltaria' ekimenaren ibilbide barria, hain zuzen be.
Azken 13 urteotan jasotako 226 kanta batzen dituen errepertorioa 'kontzertu demokratikoak' deritxanak antolatzeko moldatu ditu Oskorrik aurtengo eta hurrengo urteetako Santo Tomas egunetarako. Holan, hemendik aurrerako ziklo barrian ez da grabazinorik egingo, aurreko urteetan grabautako kantak barriro jo baino, lehenengotik hasita, Euskal Herriko Banda eta Musika Eskoletako instumentu guztientzat eginiko partitura erraz eta landuei esker. Konponketa barri horreetan Angel Briz egokitzaileak parte hartu dau eta partiturak Banda Sinfonikoen instrumentu bakotxarentzat berenberegi preparau dira. Material hori, doban, taldeen artean banatuko da eta, gura izan ezkero, Santo Tomas egunean parte hartu ahal izango dabe edo, bestela, urtero Oskorrik maiatzean eskaintzen dituan kontzertu bat antolatu euren herrian.
Aurten, oso goiz preparau dabe materiala: 'kontuan izan behar da lehengo partitura zaharrek ez dabela balio, tonuak aldatu diralako, Bandako instrumentuetarako ahalik eta tonalidade egokienak topau guran', azaldu dau Natxo de Felipek. Hemendik aurrera, material hori ez da koadernotxo batean argitaratuko, CD euskarrian baino, eta partiturak baino ez dira jasoko. Aurrerantzean, Oskorriren amesa orain arte argitaratutako 13 liburutxuetan batutako kanten letrak batu eta liburuxka barri bat argitaratzea da.
Flauta, oboe, klarinete, saxo, tronpeta, tronpa, tronboi, fliskorno, bonbardino, tuba, xilofoi, perkusino, bibolin, biola, txelo, kontrabaju, akordeoi eta txisturako konponketak preparau dira. Aurten, honako 17 kanta honeek interpretauko dira: Haurrak ikasazue, Erreguetan, Antoni eta Anton, Nik badut maiteño bat, Basatxoritxu, Gure aitak amari, Maiteak galdegin zautan, Haurtxo txikia, Andre Madalen, Salamancara, Aldapeko, Ala kinkiri ala kunkuru, Edurra teilatuan, Baserritarrak, Uso zuria, Pipa hartuta eta Ikusi Mendizaleak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!