Fitoren 'Antes de que cuente diez' diskoaren zuzeneko aurkezpena Santanderren zemendiaren 6an
2009-08-27 10:33 MusikeaIrailaren 15ean kaleratuko dau disko barria Fitok; danetara, 10 kantu barri batuko ditu azken lan honek eta lehen singlearen bideoklipa, 'Por la boca vive el pez' birako azken kontzertua eta beste zenbait nobedade jasoko ditu DVD batean.
Irailaren 15ean kaleratuko dau disko barria Fitok; danetara, 10 kantu barri batuko ditu azken lan honek eta lehen singlearen bideoklipa, 'Por la boca vive el pez' birako azken kontzertua eta beste zenbait nobedade jasoko ditu DVD batean.
Joe Blaneyk eta Carlos Rayak produzidu dabe diskoa eta Madrilen, Frantzian eta New Yorken egin ditue grabazino lanak. Grabazinoan, besteak beste, Pete Thomas (Elvis Costello, John Paul Jones, Suzanne Vega, Los Lobos) bateria-joleak eta Andy Hess (Gov't Mule, The Black Crowes, Tina Turner, David Byrne) baxu-jotzaileak parte hartu dabe.
Fito eta Fitipaldiek datorren zemendiaren 6an hasiko dabe 'Antes de que cuente diez' diskoa aurkezteko antolatutako kontzertu-birea; hain zuzen be, Santanderren ekingo deutso Fitok abenduaren 28ra arte luzatuko dan bireari.
'Por la boca vive el pez' bira arrakastastua amaitu zanetik bi urte pasau diranean, estudioko bosgarren lana aurkeztuko dau Fito&Fitipaldis taldeak espainiar Estaduko hainbat uritan.
Zemendiaren 6an, Santanderren ekingo deutsie bireari eta handik Castellora (zemendiaren 13an) abiatuko dira. Alacanten zemendiaren 14an joko dabe, A Coruñan 20an, Vigon 21ean, Tenerifen abenduaren 4an eta Gran Kanarian abenduaren 5ean.
Abenduaren 12an, barriz, Bartzelonako Palau Sant Jordin joko dabe eta handik Burgos aldera joango dira (abenduaren 18an).
Euskal Herrira abenduaren 19an helduko dira eta Barakaldoko BECen emongo dabe kontzertua.
Azken buruan, Fito&Fitipaldis taldearen bosgarren diskoaren aurkezpen birea Madrilen amaituko dabe, abenduaren 28an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!