Berri Txarrak taldeak zuzenean aurkeztuko dau gaur 'Payola' disko barria Donostian

Bizkaie! 2009-09-14 11:14   Musikea

Bien bitartean, 'Payola' diskoa ondoko helbidean entzun daiteke: www.myspace.com/berritxarrak. Edozelan be, gaurtik aurrera, irailaren 14tik aurrera, salgai egongo da Roadrunner Records diskoetxearen eskutik.

Berri Txarrak hirukotearen estudioko seigarren diskoa Kalean da honezkero baina gaur, hilak 14, goizeko 11:30etatik aurrera, prentsaurrekoa emongo dabe Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean, diskoaren zehetasun guztiak zabaltzeko. Hurreratzeko modurik ez badaukazu, zuzenean jarraitu ahal izango dozu bai www.berritxarrak.net webgunean zein Koldo Mitxelenaren webgunean: www.gipuzkoakultura.net/kmk-zuzenean.php

Eguerdiko 12:30etan, barriz, FNACen izango dira 'Maravillas' bideoklip barria aurkezten eta diskoak sinatzen.

Diskoa Steve Albini produktore estadubatuar handiak landu dau eta Rise Against taldeko Tim McIllarthek barriro kolaborau dau eurekaz ('Denak ez du balio' kantuan be entzun genduan kantari amerikarra).

Bien bitartean, 'Payola' diskoa ondoko helbidean entzun daiteke: www.myspace.com/berritxarrak. Gogoratu gaurtik aurrera, irailaren 14tik aurrera salgai egongo dala Roadrunner Records diskoetxearen eskutik.

Horrezaz gan, egunari amaierea emoteko, agertoki gainera igoko dira gaur gauean Gorka Urbizu, Aitor Goikoetxea eta David Gonzalez. Gaueko 21:00etatik aurrera, kontzertua emongo dabe Donostiako DOKA kafe antzokian eruen kantu barriak jentaurrean aurkezteko. Zuzeneko horretarako sarrerak 20:00etatik aurrera jarriko ditue salgai Donostiako Kafe Antzokiko txarteldegian, 5 euroren truke.


'Payola' diskoaren hurrengo aurkezpenak

- Irailaren 17an, Iruñean; 18:00etan, diskoa sinatzea MEDIA MARKT dendan eta 20:00etan, barriz, bideokliparen aurkezpena + solasaldia Zaldikon.
- Irailaren 22an, Bilbon; 19:00etan, FNAC dendan: Bideoklipa + diskoak sinatzea + solasaldia.
- Irailaren 29an, Gasteizen; 19:00etan, bideoklipa + diskoak sinatzea + solasaldia ELKAR dendan.
- Irailaren 30ean, Baionan; 19:00etan, bideoklipa + diskoak sinatzea + solasaldia ELKAR dendan.


'Payola' zuzenean

- Irailaren 18an, Gijoneko Albeniz aretoan, 22:00etan.
- Irailaren 19an, Simbiose eta Deabruak Teilatuetan taldeakaz batera, Eskoriatzako kiroldegian, gauerdian.
- 23an, Bartzelonako BAM Jaialdian, Plaza Reialen, 23:30etan.
- 25ean, Tobarran (Albacete) Aupa Lumbreiras Jaialdian, 22:30etan.
- 26an, Valentziako Durango aretoan, gauerdian.
- Abenduaren 7an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, gauerdian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu