Dire Straits taldeko lider izandako Mark Knopfler-ek kontzertua eskaniko dau Bilbon

Bizkaie! 2009-09-15 12:37   Musikea

Bilboko zezen-plazan joko dau Mark Knopfler-ek datorren urteko garagarrilaren 30ean, eta Get Lucky disko barriko 11 kantak aurkezteaz gan, bakarka osotutako aurreko lanetako abestiak be joko ditu musikari eta abeslari eskoziarrak -lan barri horrek gaur bertan ikusiko dau argia-. Sarrerak urriaren 7an jarriko ditue salgai ohiko saltokietan, www.ticketmaster.com webgunean eta 902 15 00 25 telefono zenbakian.

Dire Straits bandako liderra izandakoa folkera eta bluesera bueltau da disko barriagaz, eta bere bizipenetatik abiatuta sortu ditu abestietako letrak. Londresko British Grove estudioetan grabau eta Chuck Ainlay eta Guy Fletcherregaz batera produzidu da lana. Get Lucky bakarka osotutako estudioko seigarren lana da Knopflerrentzat. Dire Straits deseginda, 1996an hasi eban bakarkako ibilbidea, Golden Heart diskoagaz.

Harrezkero, makina bat sari eskuratu ditu Money for Nothing, Sultan of Swing eta Romeo and Juliet abesti gogoangarrien egileak, besteren artean Grammy ugari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu