Bide Ertzeanen 'Leidor Sessions' irailean kalean

Bizkaie! 2009-08-26 10:55   Musikea

Joandako urtarrilaren 16ko kontzertu gogoangarria jasoten dauen zuzeneko CD-DVD honetan, taldearen disko guztietako kantuak dagoz eta baita kantu barri bat be. Raul Lopezek zuzendu dauen DVDan, barriz, taldeari buruzko dokumental bat be batu da.

Bide Ertzean taldeak 10 urte bete ditu eta urteurrena behar bezela ospatzeko, jaialdi berezia eskaini eben Tolosako Leidor aretoan. Emonaldia hunkigarria izan zan, aparta, errepetiduezina. Ubeda anaiak, Karlos Aranzegi, Fran Iturbe eta Joserra Senperena, momenturik gozoenean.

Zuzeneko CD-DVD honetan, taldearen disko guztietako kantuak dagoz eta baita kantu barri bat be. Raul Lopezek zuzendu dauen DVDan, barriz, taldeari buruzko dokumental bat be batu da. Bertan, hamarkada honetan taldearen ibilbidean parte hartu dabenen adierazpenak be jasoten dira: idazleak (JL Otamendi, Iñigo Aranbarri, Kirmen Uribe), musikariak (Gorka Urbizu), produktoreak (Kaki Arkarazo)…

Lan honetan taldearen hamarkadeari errepasoa egiten deutsie eta euren ibilbidean garantzitsuak izan diran kantuen bermoldaketea entzuteko aukerea.

Kontuak kontu, 'Leidor Sessions' CD-DVDa irailean kaleratuko dabe Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik eta urrian hasiko dira zuzenekoak eskaintzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu