U2ren Donostiako kontzerturako sarrerak, abenduaren 1ean salgai

Bizkaie! 2009-11-24 17:19   Musikea

Orain egun batzuk zabaldu zan zurrumurrua baina honezkero ofiziala da: U2 taldeak 2010eko irailaren 26an Anoeta estadioan joko dau zuzenean 'U2 360º Tour' biraren barruan eta datorren martitzenean, abenduak 1, izango dira eskuragarri kontzertu horretarako sarrerak.

Ticketmaster da antolatzaileek sarrerak erosteko jarritako sare ofiziala. Beraz, Tick Tack Ticket sareko dendetan, 902 15 00 25 telefonoan eta Internet bidez baino ezingo dira erosi. Goizeko 10:00etan jarriko ditue salgai. Erreserbautako jesarlekuek 150, 95 eta 30 euroko (+ banaketa gastuak) salneurria izango dabe eta pistakoek, barriz, 55ekoa (+ banaketa gastuak). Gainera, Red Zone sarrera kopuru mugatu bat be eskuragarri izango da 250 euroren truke (+ banaketa gastuak). Personako 8 sarrera bakarrik erosi ahal izango dira.

'No Line On The Horizon' diskoa aurkezteko mundu osoan zehar dabil laukote irlandarra eta barriro be Donostia aukeratu dabe kontzertua emoteko. 2005ean be izan ziran Bono, The Edge, Adam Clayton eta Larry Mullen Jr. Gipuzkoako uriburuan eta 40.000 lagun inguru erakarri zituen 'Vertigo Tour' birearen barruan.

U2 taldearen 'No Line On The Horizon' diskoaren aurkezpena zuzenean Rose Bowl ospetsuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu