Four Friends taldeak 'Haruntzago' disko barria aurkeztuko dau Bilboko Kafe Antzokian
2009-04-15 18:23 MusikeaFour Friends talde bilbotarraren kontzertua gaur, hilak 16, gaueko 21:30etan hasiko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerak 5 euroan dagoz salgai.
Luar Na Lubre taldeak 'Ao vivo' diskoa aurkeztuko dau zuzenean Donostian
2009-04-14 15:18 MusikeaLuar Na Lubreren azken grabazinoa 'Ao vivo' zuzeneko CD eta DVDa da. 'Camiños da fin da terra' birearen barruan, A Coruñako kontzertuan eskainitako 15 kantu batzen ditu lanak: taldearen klasiko guztiak eta errepertoriotik berreskuratutako bost abesti oso berezi edo bacstage-ko irudi argitarabakoak.
Eguzkibegi Ikastoleak antolatuko dauen Ibilaldiaren kantea aurkeztu dabe
2009-04-07 15:28 Musikea'Gerizpetik eguzki begire' izenburupean, Arkaitz Estiballesek egindako berbak Biok taldeak girotu ditu. Bertsolaria, orain Bilbon bizi arren, galdakoztarra da eta Eguzkibegi ikastolako ikasle izandakoa, Biok taldeko kideak legez. 'Gure hizkuntzea gerizpean egon zan eta, orain be, laino baltzak dagoz inguruan; halanda be, bada sasoia eguzkirantz begiratzeko, euskal kulturea zabaltzeko eta euskeraz biziteko', esan dau.
IV. Eusko Dance abian
2009-04-07 13:48 MusikeaEusko Dance, Run Down Entertainment-ek, sortu eta produzidutako ideia originala, Euskadira dator bere laugarren edizinoan. Proiektuaren helburua abeslari eta dantzari gazte hasibarriak bultzatzea da eta 4 fasetan banatzen da
Leonard Cohenek Barakaldoko BECen abestuko dau irailaren 17an
2009-04-03 10:57 MusikeaLeonard Cohen kantautore, poeta, idazle eta pintore kanadarrak kontzertua eskainiko dau irailaren 17an Barakaldoko BEC erakustazokan. Sarrerak apirilaren amaieran jarriko dira salgai.
Apirilaren 14an zabalduko da 2009ko Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakustaldian parte hartzeko epea
2009-04-01 15:19 MusikeaPop eta rock estiloko taldeak (jazza ez) onartuko dira eta taldeen aukeraketan aparteko garrantzia emongo jako emakumeek osotutako taldea izateari eta euskeraz egindako lanak aurkezteari.
Bilbao Ars Sacrum 2009, Eleiz Musikearen Bilboko Jaialdia: Biotzondoko soinuak
2009-03-31 11:20 MusikeaMartiaren 31tik apirilaren 8ra bitartean, Bilboko Musika Sakratuaren Jaialdiak munduko zenbait toki exotikoenetara, tradizinoa eta mistizismoa ahalegin handiz mendeetan zehar gorde daben eta belaunaldiz belaunaldi balio handiko altxorra balitz legez transmitidu daben herrietara bidaiatzera konbidatzen gaitu.
Aiko taldeko maisuek 'Aurrez Aurre' euskal dantza tradizionalen maitaleentzako CD barria aurkeztu dabe
2009-03-30 15:41 MusikeaCD hau, Claude IruretagoYena koreografoak zuzentzen dauen Maritzuli Dantza Konpainiarentzako sortutako doinuen sailkapen bat da. Datorren zapatuan, apirilaren 4an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian aurkeztuko da 20:30etan eta sarrerea dobakoa izango da.
Bertan Bera gernikarrek lehenengo disko laburra argitaratu dabe
2009-03-25 13:01 MusikeaHonezkero kalean dago Bertan Bera boskotearen lehenengo disko laburra: 'Etenik Gabeko Bidean'. Lagun arteko giroan aurkeztu dau taldeak lan barria Gernikako Iparragirre Musika Elkarteko egoitzan.
Thin Lizzy eta Suicidal Tendencies be Kobetasonik jaialdian izango dira
2009-03-24 16:36 MusikeaDatorren bagilaren 19an eta 20an, Bilbon ospatuko dan KobetaSonik jaialdirako baieztatu dituen azken lau taldeak Thin Lizzy, Suicidal Tendencies, Cathedral eta Hot Leg dira.
Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketako parte hartzaileak aukeratu ditue
2009-03-17 13:09 MusikeaAurten 53 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, honako lau honeek aukeratu ditu epaimahaiak: Tobias Meinhart Quartet (Suitza), Vitale-Magatelli-Winfield Trio (Italia-Danimarka), Points (Txekiar Errepublika) eta Biotone (Polonia). Aukeratutako taldeek garagarrilaren 1etik 4ra bitartean joko dabe Getxon lehiaketako lehenengo saria eskuratzeko.
'Gu Gira' diskoaren harian, sasoi bateko kantak gogoratzeko kontzertua antolatu dabe
2009-03-12 17:08 MusikeaIgaz Radio Euskadiren eskutik argitaratutu zan 'Gu Gira' kanta bildumearen harian, apirilaren 5ean, Donostiako Kursaal Auditorioan, kantaldi 'historiko eta kuttuna' antolatu dau Kursaal Fundazinoak. besteak beste, Antton Valverde, Gorka Knörr, Urko, Gontzal Mendibil, Iñaki Eizmendi, Urbil & Txomin Artola, Mixel Ducau (Errobi) eta Niko Etxart han egongo dira.
Bilboko Udalak zozketa bidez banatuko ditu AC/DC taldearen BECeko kontzerturako dituan 70 gonbidapenak
2009-03-11 14:33 MusikeaBilboko Udalak 70 gonbidapen zozketatuko ditu AC/DC rock talde australiar mitikoak datorren apirilaren 4an BECeko Bizkaia Arena pabiloian emongo dauen kontzertura joateko. Lagun bakotxeko bina sarrera banatuko dira, danetara 35 lagunek saria jasoko dabelarik.
Zaramak Bermeo, Bilbo, Atarrabia eta Gasteiz bisitauko ditu birearen lehenengo zatian
2009-03-11 13:28 MusikeaApirilaren 18an ekingo deutse kontzertuei Roberto Mosoren taldeak Bermeoko Kafe Antzokian; 30ean Bilboko Kafe Antzokian; maiatzaren 16an Atarrabiako Indurain Anaiak pabilioian eta 22an, barriz, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
87 abesbatz Udabarriko Kontzertuen 30. edizinoan
2009-03-11 10:28 MusikeaMartiaren 13tik bagilaren 27ra Udabarriko Kontzertuen 30. edizinoa izango da aurten eta, danetara, 109 kontzertu izango dirala iragarri dabe antolatzaileek.
Salgai honezkero Neil Young Donostian ikusteko sarrerak
2009-03-10 13:38 MusikeaNeil Young Kanadako musikaria maiatzaren 31n izango da Donostiako Anoeta belodromoan, Get In enpreseak egunotan jakinarazo dauenez. Sarrerak salgai dagoz honezkero 60 euroan gehi banaketa gastuak.
Bill Lyerly musikari amerikarrak Euskal Herrian kokatzea erabagi dau
2009-03-10 09:48 MusikeaBill Lyerlyk musikan daroazan 30 urteak beteten diranean, gure herriagaz maiteminduta Iruñean finkatu dau bizitokia eta disko barria kaleratuko dau martiaren 17an, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.
Heineken Jazzaldia iragarriko dauen kartela aukeratzeko lehiaketea jarri dabe martxan
2009-03-09 10:37 MusikeaGaragarrilaren 22tik 26ra Donostian egingo dan 44. Heineken Jazzaldiaren harian, kartel lehiaketea antolatu dau Heineken konpainiak. Saria 1.200 eurokoa da eta, Heineken Jazzaldia Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa eta tradizino handienetakoa daukana izanda, irabazleak bere diseinua milaka laguni erakusteko aukera parebakoa izango da.
'Bilbao Hiria' XXI. Pop Rock Lehiaketako kontzertuak udagoienera arte atzeratu ditue
2009-03-06 14:53 MusikeaBilborock aretoa zarratuta egongo da apirilaren 1etik aurrera, bertan egin beharreko obrak dirala eta. Modu horretan, 'Bilbao Hiria' XXI. Pop Rock Lehiaketako kontzertuak udara arte atzeratu behar izan dira. Aretoa hobetzeko eta erabarritzeko lanetarako aurrekontua 600.000 eurokoa da, Bilboko Udaleko iturriek gaur iragarri dabenez.
'Bilbao Distrito Jazz' ekimenak jazz doinuz jantziko ditu Bilboko udaltegiak martian eta apirilean
2009-03-05 17:34 MusikeaProgramearen hamargarren edizinoa da aurtengoa, uriburuko agenda kulturalean guztiz errotuta dagoana eta areto desbardinetan dobako jazz kontzertuak eskaintzen dituana.










Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan