Faith No More eta Paul Weller Bilbao BBK Liven
2010-03-05 13:44 MusikeaAntolatzaileek egunotan jakinarazo dabenez, aurtengo jaialdian izango dira Faith No More taldea, Mod mobimentuaren aitzindari Paul Weller, Skunk Anansie laukote ingelesa eta Gogol Bordello (gipsy punk) New Yorkeko taldea. Alice In Chains taldeak be BBK Liven joko dauela baieztau dabe.
Egunetik egunera osotzen eta aberasten doa garagarrilaren 8tik 10era izango dan Bilbao BBK Live Jaialdiaren bosgarren edizinoko kartela. Antolatzaileek egunotan jakinarazo dabenez, aurtengo jaialdian izango dira Faith No More taldea, Mod mobimentuaren aitzindari Paul Weller, Skunk Anansie laukote ingelesa eta Gogol Bordello (gipsy punk) New Yorkeko taldea. Alice In Chains taldeak be BBK Liven joko dauela baieztau dabe.
Udan Bilbon izango diran beste talde batzuen izenak be zabaldu ditue: Dropkick Murphys oinarri zeltikoa dauen talde estadubatuarra eta Volbeat, metal, rockabilly eta rock and roll doinuen nahasketea lantzen dauen Danimarkako taldea.
Bilbao BBK Live 2010. Egitaraua (Oraindino talde gehiago sartuko dira):
- Eguena, garagarrilak 8: RAMMSTEIN + SLAYER + SKUNK ANANSIE + RISE AGAINST + COHEED AND CAMBRIA + BULLET FOR MY VALENTINE + VOLBEAT + RISE TO FALL + talde gehiago
- Barikua, garagarrilak 9: PEARL JAM + ALICE IN CHAINS + PAUL WELLE + GOGOL BORDELLO + DROPKICK MURPHYS + CAPSULA + talde gehiago.
- Zapatua, garagarrilak 10: FAITH NO MORE + MANIC STREET PREACHERS + JET + talde gehiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!