'Marraren beste aldean zu', Seiren taldearen bigarren lana plazan

Bizkaie! 2010-03-23 14:29   Musikea

Zuzenekoak preparetan be hasita dagoz eta lehenengo hitzordua apirilaren 23an izango da Mungiako Olalde aretoan, 20:30etan. Hurrengoa, barriz, Zornotzako Zelaieta zentroan izango da, apirilaren 24an, gaueko 22:00etatik aurrera.

Ilusino eta gogo handiz egindako lanagaz agertu dira Bilboko Campos Eliseos Antzokiko kafetegian egindako prentsaurrean Jokin Lacalle eta Onintze Garcia buru dituan Seiren taldekoak, Aritz Carballo eta Imanol Goikoetxeagaz batera. Zeltiar kutsuko pop-folk taldeak aurrera pausua emon dau bigarren disko honegaz eta aurrekoagaz konparauta, lehenegoa baino gordinagoa, landuagoa da produkzino lanetan ibili dan Imanol Goikoetxeak adierazo dauenez.

Jokinek eta Onintzek azaldu dabe disko hau prisa barik egindako lana dala, aurrekoa baino landuagoa, pentsatuagoa eta zuzenagoa eta, azkenean, emoitzeagaz oso pozik geratu dirala. Grabazino lanak joandako urtarrilean egin zituen Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazoren zuzendaritzapean.

Hasieran 12 kantugaz jolasean ibili arren, azkenean, 10 kantu batu ditue diskora eta gaien aldetik danetarik dago, maitasuna, bakardadea, egunerokotasuna... Beti be, gauzak, egoerak, maitasuna eta bakardadea bera be pertsonifiketako jokereari eutsiz.

Seiren taldearen bigarren diskoan kolaborau dabenen artean, Andoni Zubillaga da deigarriena.

Martiaren 16an ikusi eban argia diskoak eta orain arteko erantzunagaz oso pozik dagoz taldekideak, izan be, diskoa argitaratu eta lehenengo astean, Gaztean bigarren postuan sartzea ez da bromea. Zuzenekoak preparetan be hasita dagoz eta lehenengo hitzordua apirilaren 23an izango da Mungiako Olalde aretoan, 20:30etan. Hurrengoa, barriz, Zornotzako Zelaieta zentroan izango da, apirilaren 24an, gaueko 22:00etatik aurrera.


Informazino gehiago:

www.seirentaldea.com
www.seirentaldea.blogspot.com
www.myspace.com/seirentaldea
www.youtube.com/user/seirentaldea
www.pserrano.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu