Kokein taldeak Japonian joko dau
2010-03-24 10:09 MusikeaKokein taldea Japoniara doa datozen egunotan martia-apirilean bere musikea ezagutzera emoteko. 1999an sortutako boskote eibartarrak Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen bitartez 3 disko argitaratu eta hainbat eta hainbat kontzertu eskaini ostean, bere zuzenekoa atzerrira eroango dau.
Kokein taldea Japoniara doa datozen egunotan martia-apirilean bere musikea ezagutzera emoteko. 1999an sortutako boskote eibartarrak Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen bitartez 3 disko argitaratu eta hainbat eta hainbat kontzertu eskaini ostean, bere zuzenekoa atzerrira eroango dau. Danetara, sei kontzertuz osotutako bira honetan, 'Mundu margotu berri bat' disko barria aurkezteaz gan, orain arte kaleratutako lanetako kantuak eskainiko ditue, baita abesti barriren bat be.
Tokyo, Toyota edota Nagoya lako urietan joko dabe bertako hainbat taldegaz eskenatokia konpartituz, horreen artean Euskal Herrian zuzenean joten izandako Tayuta eta Brahman taldeakaz.
Kontuak kontu, Japan Tour 2010 interesgarri hau amaitu eta berehala hurrengo disko baterako preparetan dabilzan kantuakaz lanean jarraitzeko asmoa azaldu dabe.
Kokein Japan Tour
2010/03/31: Tokyo-Naruse
2010/04/01: Aichi-Nishio
2010/04/02: Aichi-Toyota
2010/04/03: Nagoya-Imaike
2010/04/04: Mie-Tsu
2010/04/06: Tokyo-Shinjuku
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!