Capsula, Los Paniks, Eureka Hot IV eta Lobo Electrico taldeak zuzenean Bermeon
2009-01-27 16:40 MusikeaRockaren joera desbardinek bat egingo dabe datorren zapatuan, hilak 31, Bermeon (Bizkaia), Nuntxaku kultur alkarteak antolatzen dauen 'Nuntxaku Gauak' egitarauren barruan, Capsula, Los Paniks, Eureka Hot IV eta Lobo Electrico taldeek eskainiko daben kontzertuan.
Ainhoa Artetak platinozko diskoa jaso dau 'La Vida' lanagaitik
2009-01-26 17:53 MusikeaAinhoa Arteta soprano tolosarrak platinozko diskoa jaso eban bart New Yorken, 'La vida' bere azken lanaren 200.000 ale baino gehiago saldu ostean. Diskoan, azken mendeko estilo desbardinetako abesti klasikoak kantetan ditu Artetak.
Gaur, hilak 26, amaituko da AC/DCren kontzerturako 70 gonbidapenen zozketan izena emoteko epea
2009-01-26 11:36 MusikeaZozketan sartzeko izen-emotea www.bizkaia.net webgunean egin behar da eta, esandako moduan, izena emoteko epea 2009ko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, eguerdiko 14:00ak arte.
Maiatzean egingo da Azkena Rock jaialdiaren hurrengo edizinoa
2009-01-26 10:52 Musikea2002an lehenengo edizinoa antolatu zanetik, Gasteizen urtero egiten dan Azkena Rock Festival jaialdia inoiz baino lehenago egingo da aurten, antolatzaileek irailetik maiatzera aurreratzea erabagi dabelako.
Garagarrilaren 26an etorriko da Springsteen Bilbora
2009-01-22 10:27 Musikeawww. rockol. it webgune italiarrak baieztu dau albistea: Bruce Springsteen garagarrilaren 26an etorriko da Bilbora. Get In, kontzertuaren enpresa sustatzaileak ez dau zehaztu ekitaldia non izango dan, baina leitekeana da San Mamesen izatea. 'Working On A dream' bere azken lana aurkeztuko deutse zaleei Springsteenek.
Bruce Springsteen barriro Bilbon
2009-01-21 14:30 MusikeaEl Mundo egunkariak aurreratu dauenaren arabera, Get In promozino-agentzia donostiarra negoziazino-lanetan dabil Bruce Springsteen barriro Bizkaira ekarteko. Aurtengo garagarrilean Bilboko San Mames estadioan kontzertua emotea da asmoa.
Laja trikitilariak diskoa atarako dau Mikel bikotekide barriagaz
2009-01-15 10:44 MusikeaLaja eta Mikelen bigarren diskoak, Non zuztarra, han adarra, zezeilaren amaieran edo martiaren hasieran ikusiko dau argia. Lajaren bikotea izandako Ramon Zubizarreta Landakanda pandero-jotzaileak kolaboratzaile moduan parte hartzen dau lan barrian.
Berri Txarrak taldeak Steve Albini teknikariagaz grabauko dau disko barria
2009-01-13 11:01 MusikeaBerri Txarrak hirukotea hasi da, honezkero, lan barriaren ganeko informazinoa eskaintzen. Taldeak bere webgune ofizialean jakinarazo dauenez, Steve Albini estadubatuarrak izango dau Lekunberrikoen estudioko seigarren diskoa grabetako ardura.
Jabier Muguruzak Maria-Merce Marçal zanaren omenezko diskoan parte hartu dau
2009-01-13 09:55 MusikeaJabier Muguruza musikari eta kantari irundarrak Maria-Merce Marçal zanaren omenezko diskoan parte hartu dau, poeta katalanaren heriotzearen hamargarren urtemugan.
Adrenalinea igoteko moduko kontzertua eskainiko dau Kaotikok Barakaldon
2009-01-12 16:56 MusikeaKaotiko taldeak kontzertua emongo dau datorren urtarrilaren 29an, 21:30ean hasita, Barakaldo (Bizkaia) Rockstar Live aretoan, 'Adrenalina' azken diskoko abestiak aurkezteko asmoz. Kontzertua ETBk grabauko dau eta zuzenean ikusi ahal izango da ETB-3ko 'Gaztea Live' saioan.
Oreka Tx txalapartariek Arriagan aurkeztuko dabe 'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizuna
2009-01-12 14:43 MusikeaOreka Tx txalapartari taldeak Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztuko dau, datorren martiaren 3an, 'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizuna. Oraingoan, konbidautako musikari batzuek izango ditue lagun Oreka Tx-eko kideek, besteak beste, Mendebaldeko Saharako Ariza Brahim abeslaria, Ganzoring artista mongoliarrra eta Ouafaa Aouttah abeslari bereberea.
The Rasmus laukote finlandiarrak Bilbon joko dau
2009-01-09 14:41 MusikeaKontzertua martiaren 28an izango da Bilboko Santana 27 aretoan, kaleratu barri daben 'Black Roses' diskoa aurkezteko egiten dagozan birearen barruan.
Donostiako 44. Jazzaldian parte hartzeko 15 talde aukeratu ditue
2009-01-08 14:39 MusikeaAukeratutako 15 talde horreek kontzertu bana emongo dabe urtarrilaren 9tik maiatzaren 6a bitartean eta, zuzeneko emonaldi horreen arabera,Donostiako 44. Jazzaldian parte hartzeko aukeratuko ditue.
The Only Ones, Buzzcocks eta Stiff Little Fingers taldeek joko dabe laster Bilboko Kafe Antzokian
2009-01-05 15:02 MusikeaPunk rock mobimentuak 1970eko hamarkadearen amaieran emon zituan hiru talde handi pasauko dira datozan hileetan Bilboko Kafe Antzokitik. The Only Ones taldea zezeilaren 21ean izango da areto bilbotarrean; Buzzcocks izango dira hurrengoak, martiaren 5ean; eta Stiff Little Fingers irlandarrek martiaren 12an joko dabe Bilbon.
Mikel Urdangarinek kontzertu akustikoa eskainiko dau Bilboko Berreginen Museoan
2008-12-31 11:40 MusikeaNika Bitchiashvili bibolinjoleagaz batera Euskal Herrian emongo dauen kontzertu bakarrenetakoa izango da, zapatuan, urtarrilaren 3koa. Arratsaldeko 20:30ean hasiko da eta sarrerak 3 euroan egongo dira salgai Museoan bertan.
Gari badoa
2008-12-29 10:23 MusikeaAbeslari legazpiarrak etena egitea erabagi dau atzerrira joateko baina aurretik Bilboko Kafe Antzokian azken kontzertua emongo dau lagunez inguratuta. Urtarrilaren 15an kontzertu berezia emongo dau Garik.
Bilbainadak Arriagan
2008-12-24 14:14 MusikeaCD batean grabauta dagozan Bilbainaden XX. Lehiaketako doinu irabazleen konposizinoak interpretatuko dira abenduaren 28an, domekea, Bilboko Arriaga Antzokian eguerdiko 12:00etan egingo dan jaialdian. Irabaziak Coopera izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeari emongo jakoz.
Mikel Laboaren familiak gaur jasoko dau artisteari jagokon Urrezko Domina
2008-12-23 10:55 MusikeaDomina horrek, Markel Olano Gipuzkoako diputadu nagusiaren esanetan, autorpen eta omenaldi bat izan gura dau, 'euskal kulturearen ikur eta sinbolo nagusietako bat izan dan sortzaileari, euskal kulturearen biziraupenaren eta bilakaeraren lekuko izan dan personeari'. Ekitaldia Aldundiaren egoitzan izango da, 19:00etan.
Capsula taldeak 2009ko zezeilean atarako dau bigarren diskoa
2008-12-22 14:30 MusikeaTaldeak New Yorkeko Hed estudioan nahastau eta masterizau dau disko barria eta, danetara, 12 abesti batuko ditu. Ganera, kanta bi gehiago izango dituan binilozko bersinoa be izango dau lan barriak.
U2 taldeak 'No line on the horizon' izeneko disko barria kaleratuko dau
2008-12-22 10:00 MusikeaU2 taldeak 2009ko martian argitaratuko dau 'No line on the horizon' izenburuko lan barria. Banda irlandarraren estudioko hamabigarren diskoa da eta ohiko kolaboratzaileak izan ditu: Brian Eno, Danny Lanois eta Steve Lillywhite. Momentuz, taldeak ez dauka birarik egiteko amesik.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan