Urriaren 27an Sting-ek Barakaldon emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz

Bizkaie! 2010-06-11 15:46   Musikea

'Symphonity' izeneko bira barria asteon hasi dau The Police taldeko lider izandakoak Vancouverren (Kanada) eta kritika bikainak izan ditu lehen saioak. Udan Ipar Amerika osoa zeharkatuko dau bere abesti ezagunak orkestra sinfonikorako egokituta taularatzeko. Udagoienean, Europa aldean ibiliko da, Barakaldon (BEC), Bartzelonan (urriak 30) eta Madrilen (urriak 30).

Urriaren 27an, BECeko Bizkaia Arena paibiloian izango da musikari britainiarra, Royal Philharmonick Orchestra-gaz batera. Steven Mercurioren zuzendaritzapean, Stingen ibilbideko kanturik arrakastatsuenak errepasauko ditue.

'Symphonity' izeneko bira barria asteon hasi dau The Police taldeko lider izandakok Vancouverren (Kanada) eta kritika bikainak izan ditu lehen saioak. Udan Ipar Amerika oso zeharkatuko dau bere abesti ezagunak orkestra sinfonikorako egokituta taularatzeko. Udagoienean, Europa aldean ibiliko da, Barakaldon (BEC), Bartzelonan (urriak 30) eta Madrilen (urriak 30).

Bira barria ardatz hartuta, Symphonicities diskoa kaleratuko dau Sting-ek udan. Rob Mathesek eta Stingek berak produziduko dabe lana eta Elliot Scheinerrek egingo ditu nahasketak.

Honako saltoki honeetan eros daitekez: Ticketmaster, 902 15 00 25 telefono zenbakira deituta, FNAC, Carrefour, Halcon Viajes, Power Records, ViajesAmaia, El Corte Ingles, 902 400 222, Servicaixa, 902 33 22 11 eta Livenation. Sarrerak 46,50 eta 126,50 euro bitartean eskura daitekez, banaketa gastuak aparte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu