Idi Bihotz taldearen agurra
2010-06-14 15:38 MusikeaHamalau urtez heavy metala euskeraz landu eta zabaldu ostean, Idi Bihotz talde bilbotarrak agur esatea erabagi dau. Danetara, 54 kantu, estudioko 5 disko, zuzeneko CD eta DVDa, VHS home bideoa, ehundaka kontzertu eta ilusino handiz betetako ordu piloa.
Hamalau urtez heavy metala euskeraz landu eta zabaldu ostean, Idi Bihotz talde bilbotarrak agur esatea erabagi dau. Danetara, 54 kantu, estudioko 5 disko, zuzeneko CD eta DVDa, VHS home bideoa, ehundaka kontzertu eta ilusino handiz betetako ordu piloa. Erabagi hartuta dago baina aurretik, azken kontzertua emon nahi dabe zaleei behar dan moduan agur esan eta ibilbide osoko abestien errepasoa egiteko. Azken kontzertuaren zehetasunak oraindino ez ditue zehaztu bizkaitarrek. Laster jakinarazoko dabe kontzertua non eta noiz izango dan baina, aurretik, agur esateko oharra helarazo nahi izan deutse Idi Bihotz taldeak zale guztiei:
'Kaixo adiskideak!
Betidanik jakinarazo deuskue, hasierea daukanak amaierea be badaukala. Atzean itxi doguz dagoeneko, ehundaka kontzertu, mila entsegu baino gehiago, 54 kanta, 5 estudio diska, zuzeneko CD eta DVD-a, VHS home bideoa, eta batez be ilusino handiz beteriko ordu piloa. Uste dogu garai honen amaierea heldu dala, 14 urte iraun dauen une bakar bat. Gu geu, garenagaz gelditzen gara, betiko lagunakaz eta bidetik gehitu diran lagun guztiakaz. Ez genduan sekula pentsautuko heldu garen lekura helduko ginatekeenik, milaka lagunen aurrean eta munduko talderik onenetariko batzuekaz joko genduanik, gure hizkuntzea Euskal Herritik kanpora eroango genduanik, ezta hemengo, estaduko eta munduko zenbait aldizkari, serie, filma edota libururen batean atarako gintuenik, eta are gitxiago Japonian hainbat disko saldu edota Britainia Handiko Rock Hard-en urteko taldeen artean egongo ginanik be. Akaso, horreek guztiak, jazoera xumeak izan daitekez baina ziur gagoz, Idi Bihotz-ek pentsa geinkeana baino askoz gehiago emon deuskula, eta akaso egunen batean guzti honen jakitun izatera helduko gara.
Eskerrik asko beroenak, guri gehien gustetan jakunaz, musikaz, eurekaz gozetako aukerea emon deuskuen herri eta uri guztiei, zuen plazetan joteko aukerea emon deuskuzuelako. Eskerrik asko festibal desbardinei, promotorei, gure managerrei, komunikabideei eta urte honeetan zehar ezagututako talde izugarriei, eta zelan ez, zuei, jente guzti horri, zuen bihotzak idi ta beharrezkoa dan berotasuna emon deuskuzuelako, gu zuen bizitzen barruan sartzearren eta kontzertu guztiak ahaztezinak bihurtu dozuezalako. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko!!!.
Baina ez goaz beste barik, gehien gustetan jakuna eginez agurtuko gara, azken kontzertu ahaztezin bategaz. Laster zehaztuko dogu non eta noiz izango dan, espero dogu guzti-guztiok bertan egotea, Idi Bihotz-i txapela jarriz izugarrizko garai honi amaierea emoteko eta azken gau hau gure bihotzetan behin-betiko gordeteko.
Albaro, Pekkory, Iban, Gorka eta Mikel: BETIKO IDI BIHOTZ'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!