Barricada, Su ta Gar, Gatibu eta Oreka TX taldeak protagonista aurtengo Gernika-Lumoko jaietan

Bizkaie! 2009-07-28 11:26   Musikea

The Riff Truckerseta Gatibu taldeen rock soinuek edegiko dabe abuztuaren 14an, 22:30ean hasita, Andra Mari eta San Roke jaien musika egitaraua Pasealekuan.

Mikel Urdangarinen disko barriak urriaren 1ean ikusiko dau argia

Bizkaie! 2009-07-28 10:06   Musikea

Mikel Urdangarin (Zornotza, 1971) abeslariak urriaren 1ean atarako dau disko barria. Lanaren izenburua 'Zubiak' da eta garagarrilaren hasieran Mikel F. Krutzaga soinu teknikariagaz batera sartu da bizkaitarra estudioan, kantak grabetako.

Hamar kontzertu Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor zikloan

Bizkaie! 2009-07-24 14:29   Musikea

Garagarrilaren 25etik abuztuaren 15era bitartean, VI. Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor musika zikloan hamar kontzertu izango dira Busturialdean.

Bilbainada Lehiaketearen 2009. edizinoko epaimahaiak sariak banatu ditu

Bizkaie! 2009-07-23 14:22   Musikea

Jesús María Sanz eta Fernando Ibarraren 'Bilbao, ahora y siempre Bilbao', eta José María Larrazabal eta Matías Berrocalen 'Bilbao Botxo maitea' dira, hurranez hurran, euskeraz eta gaztelaniaz lehenengo sariak irabazi dituenak, 1.000na eurokoak.

Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak 'Nicanor Zabaleta' Saria irabazi dau

Bizkaie! 2009-07-23 11:31   Musikea

Ara Malikian eta Raffaela Acella biolinistek, eta Juan José Ocón orkestra zuzendariak osoturiko epaimahaiak erabagi dau, ikasketak sakontzeko 17.000 €ko Sari-Beka ospetsu hori, parte hartzaile guztien artean, gazte bilbotarrari emotea.

Badator Eusko Dance Live, momentuko dance ikuskizunik handiena

Bizkaie! 2009-07-22 15:26   Musikea

Eusko Dance Live Birea, garagarrilaren 25ean hasiko da gaueko 22:00tan, Zarautzeko malekoian.

Gaur hasiko da 44. Donostiako Jazzaldia

Bizkaie! 2009-07-22 13:02   Musikea

Donostiako 44. Heineken Jazzaldia garagarrilaren 22tik 26ra bitartean izango da eta nazinoarte mailako artista asko izango dira bertan, besteak beste, Hank Jones & Joe Lovano, Abdullah Ibrahim, Randy Weston, Roy Haynes, Carla Bley, Dave Douglas edota Jamie Cullum.

Potatoren 'Re-vuelta'

Bizkaie! 2009-07-22 11:46   Musikea

Potato, Gasteizen 1984an jaio eta 2007an zaleei agur esan eutsen gure ska eta reggae banda ezagunak erabagi bat hartu dau: eszenatokietara itzultzea, hain zuzen, hau da, euren 'Re-vuelta' edo itzuli-mitzulia abiatzea.

Mikel Laboa gogoan UEUren Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2009-07-21 15:09   Musikea

'Euskal pop musika, euskal pop gizartearen eredu?' ikastaroaren barruan, eguaztenean, hilaren 22an, Lekeitioko ikastolako frontoian Mikel Laboari omenaldi ekitaldia egingo jako, iluntzeko 21:00etan. Xabier Montoia hirukotearen kontzertua izango da bertan, eta sarrera doban izango da.

Bilboko eta Vareseko udalek musika talde barrien emonaldiak alkartrukatzeko hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2009-07-17 10:57   Musikea

Sopelanako eta Bilboko gazteek osoturiko Rise to Fall metal taldea izango da lehenengoa, izan be, Vareseko Summerfest jaialdian joko dau garagarrilaren 25ean, eta horren trukean, Italiatik Juliet's Crying taldea etorriko da Bilbora.

Ehundik gora umek parte hartuko dabe BilbaoMusikak udaleku musikalen lehen txandea amaitzeko antolatutako ikuskizunean

Bizkaie! 2009-07-17 10:37   Musikea

Azken hiru urteetan izan dauen arrakastea ikusirik, esperientzia hau errepetidu egin dau BilbaoMusikak, 4 eta 12 urte bitarteko eskola-umeentzat zuzenduriko ikastaro honeekaz, opor garaian musikearen mundua ezagutzeko aukerea emonez eta euren edadeko ganerako umeakaz hartu-emonetan egoteko aukerea eskaintzen jakelarik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bailen kalean finkatu da Aste Nagusiko bertoko taldeen pop rock erakustaldia

Bizkaie! 2009-07-15 15:53   Musikea

Lehiaketara aurkeztutako 56 talde horreen artean, 2009ko Aste Nagusiko bertoko XXIV. pop rock erakustaldiak hamasei talde aukeratu ditu. Horreetatik bostek daukie emakumeren bat taldean eta batek abesten dau euskaraz: Ana Guadalupek.

Euskal Herriko Gazte Orkesteak Sopelanako Udako Musika Zikloan joko dau

Bizkaie! 2009-07-15 10:41   Musikea

EGOren kontzretua garagarrilaren 28an izango da Urko Kiroldegian

Sopelanako Udako Musika Zikloa hurrengo garagarrilaren 27an hasi eta hilaren 30era arte izango da. Musika emonaldiak arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango dira, San Pedro eleizan.

Euskal Herriko Gazte Orkesteak Eskozian joko dau lehenengo aldiz

Bizkaie! 2009-07-14 12:25   Musikea

Udako denporaldiko hamabigarren edizinoan, Euskal Herriko Gazte Orkesteak Eskoziako Aberdeeneko Nazinoarteko Jaialdian parte hartuko dau lehenengo aldiz. Aberdeen International Youth Festivalak artearen munduko baloreak gazteen artean zabaltzea eta nazinoarte mailako plataforma izatea ditu helburu.

BBK Live'09 Jaialdiak 52.663 bisitari erakarri ditu

Bizkaie! 2009-07-13 14:14   Musikea

Last Tour International erakunde antolatzailek balorazino positiboa egin dau, izan be, jaialdiaren hiru egunotan 52.663 zale hurreratu dira. Egunez egun: Depeche Mode kartelburu izan eban lehenengoan: 18.509 lagun; bigarren egunean: 16.198 eta hirugarrenean: 17.956.

X. Aritzatxu Rock Free! Bermeon garagarrilaren 18an

Bizkaie! 2009-07-10 11:00   Musikea

Rock musikearen estilo eta joera ahalik eta gehienak doban eskaintzeko filosofiari eutsiz, Aritzatxu Rock Free!-ren X. edizinoak, Ivan Julian & Capsula, Frustration, Los Chicos, Insomnio, Suspect Parts, Inserta, Las Culebras eta The Bite taldeen kontzertuak preparau ditu.

Sarrera gehiago salgai Springsteenen Bilboko kontzerturako

Bizkaie! 2009-07-09 15:46   Musikea

Bruce Springsteenek & The E Street Bandek garagarrilaren 26an, domekan, 21:30etan, Bilbon emongo daben kontzertuaren ezaugarri teknikoak berraztertu ostean, antolatzaileek sarrera gehiago salgai jartea erabagi dabe Ticketmaster sarean.

Badator Bakioko XXIII. Musika Astea

Bizkaie! 2009-07-09 12:42   Musikea

Bakioko Udalak, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurten be Musika Astea antolatu dabe garagarrilaren 13tik 19ra. XXIII. edizino honetako kontzertu guztiak Bakioko Andra Mari eleizan izango dira, arratsaldeko 20:30ean.

Depeche Mode kartelburu dala, gaur hasiko da Bilbao BBK Live Jaialdia

Bizkaie! 2009-07-09 11:18   Musikea

Gaur arratsaldean hasiko da Bilbao BBK Live'09 Jaialdia Kobetamendin. Kontzertuen eremura sartzeko arratsaldeko 16:00etan zabalduko ditue ateak eta lehenengo kontzertua ordu erdi geroago hasiko da. Aurtengo jaialdia zabaltzeko ohorea Lain talde gipuzkoarrarena izango da.

Rafael Sanz-Espert, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendaria, Wasbeko zuzendaritza kontseiluko kide izentau dabe

Bizkaie! 2009-07-08 14:52   Musikea

Rafael Sanz-Espert (Llombai, Valencia, 1960) 1987tik da alkarte honetako kide. 2002tik Bilboko Musika Bandako Zuzendari Titularra danak, Valentzian, Parisen eta Rotterdam egin zituan ikasketak. Valentziako izen oneko banda batzuetako zuzendari titularra eta zuzendari artistikoa izan da eta 30 urtetan jarduera pedagogiko handia izan dau.