'Nuntxaku Gauak' bueltauko dira eguen honetan, urriak 7
2010-10-06 12:44 MusikeaNuntxaku Kultur Alkarteak Bermeon antolatzen dauen 'Nuntxaku Gauak' kontzertuen zikloaren zazpigarren denporaldia hasiko da eguen honetan, urriak 7, Quintron & Miss Pussycat bikote estadubatuarrak eskainiko dauen emonaldiagaz. Kontzertua arratsaldeko 20:30ean hasiko da, Eureka Hot IV talde bermeotarragaz, eta 5 euroan erosi ahal izango da sarrerea.
Nuntxaku Kultur Alkarteak Bermeon antolatzen dauen 'Nuntxaku Gauak' kontzertuen zikloaren zazpigarren denporaldia hasiko da eguen honetan, urriak 7, Quintron & Miss Pussycat bikote estadubatuarrak eskainiko dauen emonaldiagaz. Kontzertua arratsaldeko 20:30ean hasiko da, Eureka Hot IV talde bermeotarragaz, eta 5 euroan erosi ahal izango da sarrerea.
Hammond/rhodes piano bategaz, auto bat legez apainduta, perkusinoakaz, 'Drujm Buddy' zoroakaz eta kolorez beteriko txotxongiloakaz, Quintron musikari estadubatuarrak eta Miss Pussycat eta beren txotxongiloek Louisianako (AEB) museo batean grabautako disko barriko kantak aurkeztuko ditue.
New Orleanseko bikotearen esperientzia ia deskontrolautako kaos elektronikoa da, eztanda txikiakaz, erropa berezi eta txotxongilo dibertigarriakaz. Musika diskoa, garage, noise eta rock musikak buztartzen ditu Quintronek.
Egueneko arratsalde gaua hasteko, Eureka Hot IV talde bermeotarra izango da taula ganean, indarrez eta erritmoz beteriko bere soul/funk/punk abesti jantzagarriak interpretetako. 'World Champion' bigarren diskoa kaleratu dau aurten laukoteak, eta kritika zein publikoaren erantzun bikaina jaso ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!