Marte Lasartek 'Profeten Lurraldea' lana kaleratu dau

Bizkaie! 2026-10-01 09:48   Musikea

Belako bizkaitarrakaz alkarlanean egindako aurrerapena.



Pasa ddn maiatzean Kristalezko Eguna argitaratu ostean, taldeak bere izaerea eta bilakaerea erakusteko kantu barria aurkezten deusku Profeten Lurraldea Maitane Camposek zuzendutako bideoklip bategaz batera argitaratutakoa, kantuaren gordintasuna erakusten deuskuna.

Itsasertzean hildako arrainak, terraplanismoa diskurso likidoaa hondoratzen da baina ez espero genduan bezela... No Future edo akaso bai?

 

Inpotentziak eta asimilazinoak match egiten dabe kantu honetan, 2000ko nostalgia sintetizadore eta ahotsakaz bueltan ekarten deuskun indie organiko elektroniko berezian. Single hau taldearen bigarren LParen aurretik dator, zemendiaren 3an kaleratuko dan Kea, Argiak eta kontraesanak izenburukoa.

Laster, taldeak bere bigarren lan luzeari buruzko informazino gehiago emongo dau (azala, abestiak, formatua...), baina momentuz, Marte Lasarteren abesti barriaz disfrutau zeinke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu