Badatoz XXII. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan parte hartzeko aukeratutako taldeen kontzertuak
2010-09-21 12:48 MusikeaAurten, 818 taldek bete ditue Bilbao Hiria Lehiaketan parte hartzeko baldintzak. Lehiaketearen kategoria bakotxak parte-hartzearen ohiko indizeak gorde ditu: % 68,7 pop-rock estilokoak dira (562 talde); % 24,1 metalekoak (197 talde) eta % 7,2 joera barrien bariante desbardinetakoak dira, hain zuzen be 59 talde.
Irailaren 23an hasiko dira XXII. Bilbao Hiria Pop-rock Lehiaketako kontzertuak. Kontzertuen faseko lehenengoak, aurten, pop-rock kategorian lehiatuko diran taldeak izango dira: And the Fans (Gipuzkoa), Tóxicas (Bartzelona) eta The Astrovandals (Navarra). Kontzertuak Bilborock Aretoan egingo dira, 20:00etatik aurrera.
Lehiaketa-fasea zemendiaren 27an amaituko da, egun horretan jakingo baita pop-rock kategoriako irabazleak nortzuk diran. Ordura arte, epaimahai espezializatuak aukeratutako 38 taldek joko dabe zuzenean Bilborock-en, 16 kontzertutan. Sarrerea dobakoa izango da guztietan. Kontzertuak eguenetan eta barikuetan egingo dira, eta taldeek modalidadearen arabera batuko dira: pop-rocka, metala eta beste joera batzuk.
Aurten, 818 taldek bete ditue Bilbao Hiria Lehiaketan parte hartzeko baldintzak. Lehiaketearen kategoria bakotxak parte-hartzearen ohiko indizeak gorde ditu: % 68,7 pop-rock estilokoak dira (562 talde); % 24,1 metalekoak (197 talde) eta % 7,2 joera barrien bariante desbardinetakoak dira, hain zuzen be 59 talde.
Taldeen jatorriari jagokonez, gehienak estadukoak dira (757), % 92,5; atzerritik datozenak 61 dira, % 7,5. Eta aurten be, talderik gehienak pop-rock modalidadean aurkeztu dira (jasotako maketen % 62,75, 513 talde), 190 taldek metal musikea aukeratu dabe (% 23,2), eta 54 talde joera barrietakoak dira (% 6,6). Barriro be, kataluniarrak dira gehienak (114 talde, % 13,9); atzetik datoz madrildarrak (99 talde, % 12,1) eta andaluziarrak (73 talde, % 8,9).
Atzerriko taldeak Europako 14 herrialdetatik datoz, baina EUtik kanpoko talde bi be aurkeztu dira. Belgika (26 talde) da talderik gehien daukan herrialdea, eta gero datoz Danimarka, Frantzia eta Italia. Izena emon daben euskal taldeak aurreko urteetan baino gehiago izan dira, eta proportzinoa be, handiagoa da. Aurkeztutako maketetatik, % 27 Euskal Herriko taldeenak dira (221 talde). Holan, bada, Bizkaiak 139 talde daukaz, Gipuzkoak 40, Arabak 14 eta Nafarroak 28.
Azken urteotan, zuzeneko edo jentaurreko emonaldiak eskaintzeko aukerea emoten dabe lehiaketako antolatzaileek saritzat, hain zuzen be saridunen musikea ezagutzera emoteko. Aurten, irabazleen artean dirutan banatuko diran 20.700 euroez gan, 7 sari egongo dira zuzenean jarduteko eta beste 10 sari musikako materialetan eta taldeei laguntzeko ekintzetan.
Jon Sustatxa Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak iragarri dauenez, sari barri bat emongo da aurten, Congrio Soft saria, 12.460 euroan baloratua. 'Congrio Soft enpresea gazte barritzaile bilbotarrek osotzen dabe eta aurten sarietako bat emongo dabe: kategoria bakotxeko lehenengo saridunei sustapenezko aplikazinoa jarriko deutse eskura. Aplikazino hori munduko edozein lekutatik dago irisgarri eta, beraz, talde irabazleak eta euren musikea ezagutarazoteko modu egokia da'.
Congrio Soft saria da sustapenezko aplikazino barritzailea sortzea i-Phone eta i-Pop Touch-erako, mundu osoan doban banatuko dana Apple-ko AppStore-ren bidez. Aplikazino horrek musikari gazteei, banda sortu barriei eta musikearen arloko ekimenei laguntza eskaintzen deutse.
Finalak
Metal modalidadeko finalerako aukeratutako taldeek zemendiaren 26an joko dabe; pop-rock modalidadekoek, zemendiaren 27an eta beste joera batzuetako taldeek zemendiaren 19an. Kontzertuak amaitzen diranean jakinarazoko dira modalidade bakotxeko irabazleak.
Aurreko edizioetan legez, zuzeneko emonaldi guztiak lehiaketako webgune ofizialean jarriko dira eskuragarri: www.bilbao.net/bilborock
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!