Ruper Ordorika Kuban dabil

Bizkaie! 2010-09-22 12:52   Musikea

Bart ekin eutson Ruper Ordorikak Kubako bireari. Tropikoko berora joan jaku kantari oñatiarra; Kuban dabil 'Haizea garizumakoa' bere azken diskoa aurkezten, bide batez, hango musikearen oparotasunaz gozatuz.

Bart emon eban birako lehenengo kontzertua La Habanan, Peña del Septeto Habanero aretoan eta datozen egunotan ondokoak izango dira hitzorduak:

- Gaur, hilak 22, La Habanako 'Peña del Caiman Barbudo' aretoan, arratsaldeko 17:00etan.
- Irailaren 23an, La Habanako 'Casa de la Musica de Miramar' aretoan, 17:00etan.
- Irailaren 24an, La Habanako 'Centro Hispanoamericano de Cultura' aretoan, 17:00etan.
- Irailaren 25ean, Cardenaseko (Matanzas) 'Museo a la Batalla de Ideas' aretoan, 22:00etan.
- Irailaren 26an, Santa Clarako El Mejunje Kultur Zentroan, gaueko 22:00etan.

Kubatik bueltan, urriaren 19an, Madrileko Galileo aretoan kantauko dau Ruper Ordorikak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu