'Getxo Zuzenean-Getxo Live' zirkuitua, udalerriko pop-rock taldeak sustatzeko asmoz

Bizkaie! 2010-09-30 15:35   Musikea

'Bertoko taldeei eta publikoaren aurrean joteko aukerarik ez daben udalerriko gazte guztiei aukera hori emon nahi deutsegu', adierazo dau Imanol Landa Getxoko alkate jn.ak.

Getxoko Alkateak, Imanol Landak, bertoko pop-rock taldeak sustatzeko 'Getxo Zuzenean-Getxo Live' izeneko ekimen barria aurkeztu dau gaur prentsaurrekoan. Urriaren 7tik aurrera Getxoko tabernatan eta pubetan (Algortan, Erromon eta Areetan) egingo dan pop-rock kontzertuen zirkuitua da. Kontzertuak eguenero egingo dira 20:00etatik 22:00ak arte eta sarrerea dobanekoa izango da. Zirkuituaren koordinazinoa Getxoko Kultur Etxearen eta Algortako 'Riff Musica'-ren eskuetan egongo da.

'Getxoko Udalak', esan dau Alkateak, Imanol Landak, 'interes handia dauka udalerriko gazteen artean dagoan sortzeko ahalmena sustatzeko eta horreen artean akaso indar gehiena dauena musikea da. Horrexegaitik, eta dagoan eskaintzeari erantzuna emonez eta euren lana batzen eta egiten laguntzeko, espresibidadeari euskarri bat emonez, pop-rock taldeentzat sustapen eta erakusleiho dan ekimen hau antolatu dogu. Bertoko taldeei eta publikoaren aurrean joteko aukerarik ez daben udalerriko gazte guztiei aukera hori emon nahi deutsegu'.

Kontzertuen egitaraua urriaren 7an zabalduko da 'Bikoizten acústicos' taldearen emonaldiagaz Algortako Kafe Satistegin. Hurrengoak izango dira: 14an, 'Dani Merino', Romoko Trokazulo tabernan; 'El veloz murciélago hindú', 21ean, Algortako Piper´s Irish Pubean eta 'ClaRisse', 28an, Areetako El Comercio kafetegian.

Zirkuitu honetan parte hartuko daben taldeek Getxoko Kultur Etxeak dauen musika taldeen erregistroan egon behar dira. Izan be, zemendian hasiko da erregistro hori eguneratzen.

Ekimen honetan parte hartu nahi daben taberna eta pub guztiak Kultur Etxeagaz jarri behar dira kontaktuan, bertan aztertuko dabelako emonaldietarako eskaintzen diran baldintzak beteten dituen ala ez.

Informazino gehiago: Getxoko Kultur Etxean, tel.: 94 491 40 80 edo 94 431 92 80 telefono zenbakietan, kulturetxeaprentsa@getxo.net eta www.getxo.net helbideetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu