Kontzertuen barri emongo dauen webgunea jarri dabe martxan
2010-10-06 11:55 MusikeaKoldo Otamendi musikazale eta kazetariak -El Tubo, Entzun, Egin, Gara...-, euskal areto, plaza, gaztetxe edota bestelako guneetan antolatzen diran kontzertu kopuruaz jaubetuta, horreen guztien barri emoten dauen webgunea jarri dau martxan: www.musikazuzenean.com
Koldo Otamendi musikazale eta kazetariak -El Tubo, Entzun, Egin, Gara...-, euskal areto, plaza, gaztetxe edota bestelako guneetan antolatzen diran kontzertu kopuruaz jaubetuta, horreen guztien barri emoten dauen webgunea jarri dau martxan: www.musikazuzenean.com
'Euskal Herrian egiten diren zuzeneko emanaldien ispilua eta bozgorailua izatea da eaimenaren helburua', zehaztu dau Otamendik. 'Musikearen inguruko personez osoturiko sarea eratu ostean, musikearen munduko zenbait eragilek parte hartuko dabe'. Talde horretan, diskoetxeak, musika sustatzaileak, grabazino estudioak, webzineak, musikariak eta musikazaleak dagoz, besteak beste.
Donostiako Doka aretoan egin dabe webgunearen aurkezpena Xabi Strubel (Zura), Joseba Baleztena (Sexy Sexters) eta Koldo Soret (Surfin Kaos) musikarien emonaldi akustikoakaz.
Gune parte-hartzailea
Emonaldien barri eskainiko dau webguneak: ekimenari buruzko informazinoa, musika taldeen biografiak, argazkiak, audioak eta bideo galeriak, besteak beste. Agenda osoa eskaintzeaz gain, musikazaleek zein musikariek kontzertuen kronikak idatziko ditue, 'bizitakoa lehen personan idazteak dakarren hurrekotasuna eta sentimentua erakusteko'. Idatzitakoaren ganean, irakurleek eretxia emon ahal izango dabe.
Aurrera begira, zuzeneko emonaldiak egitea da webgunearen arduradunen amesa, LiveStream erako tresnak erabiliz.
Webgunean idatzi gura dauenak izena emon beharko dau aurretik. Ganera, urte osoko harpidetzea egin ahal izango da, 25 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!