Barricada, La Polla Records, Kortatu, Cicatriz, Mikel Laboa eta Ruper Ordorika, biniloan

Bizkaie! 2010-10-04 15:48   Musikea
Urriaren 8an, kalean

Elkar diskoetxeak gure musikaren ibilbidean oraindino be erreferentzia diran hainbat disko bere jatorrizko euskarrian eta formatuan argitaratuko ditu barriro, biniloan hain zuzen be. 'Gure iturburuak hobeto ezagutzeko aukerea izango dogu eta, ondorioz, orainaldia hobeto ulertzeko balioko dau'.

Elkar diskoetxeak gure musikaren ibilbidean oraindino be erreferentzia diran hainbat disko bere jatorrizko euskarrian eta formatuan argitaratuko ditu barriro, biniloan hain zuzen be. 'Gure iturburuak hobeto ezagutzeko aukerea izango dogu eta, ondorioz, orainaldia hobeto ulertzeko balioko dau'.

Datorren astean argitaratuko dira bilduma horretako lehenengo sei erreferentziak, belaunaldi oso baten soinu-bandea osotu eben sei talde edo kantariren lanak: Barricada, La Polla Records, Kortatu, Cicatriz, Mikel Laboa eta Ruper Ordorika.


Master guztiak Elkar estudioko Jean Phocas teknikariak gainbegiratu eta egokitu ditu eta 180 gramoko binilo danak liburuxka eguneratu eta osotu bategaz datoz.


Barricada:
Noche de rock & roll(PL 120)

Barricada taldea 1981. urtearen amaieran sortu zan, Enrique Villareal El Drogas eta Francisco Javier Hernández Boni musikarien eskutik, baina lehenengo formazino osoa 1982. urtean hasi zan lehen pausuak emoten Sergio Osés (gitarrea-ahotsa) eta Mikel Astrain bateria jotzaileagaz batera. Ordutik, hogei disko baino gehiago kaleratu ditue.


Kortatu: Kortatu(+ Extras: Manolo Rastamán - Mierda de ciudad) (PL 141)

Kortatu taldea 1983. urtean sortu zan, Irungo Fermin Muguruza (gitarrea eta ahotsa), Iñigo bere anaia (bajua eta koroak) eta Treku Armendariz bateria-jotzailea alkartu zirenean, reggae-punk-ska nahasketa eraginkor bat martxan jarriz. Lehen diskoa 1984. urtean. Kaleratu eben eta hango kanta bi jasoten dira oraingo binilo honetan. Kortatu taldea 1989an desegin zan eta Muguruza anaiak, Kaki Arkarazo gitarra-jotzaileagaz batera Negu Gorriak sortu eban.


Cicatriz: Inadaptados(+ Extras: Escupe - Enemigo público nº1) (PL 145)

Taldea 1983. urtean sortu zen Gasteizko desintoxikazino zentro batean, talde-terapia moduan. Lehenengo diskoa Kortatu, Jotakie eta Kontuz hi! taldeakaz batera atara eben 1984an eta hango kanta batzuk jaso dira orain biniloan, 'bonus track' modura.

Bakarkako lehen LPak, Inadaptados (1985), taldearen izaera biluzi eta basatia aurkeztu eban. Halanda be, urteek aurrera egin ahala, zenbait taldekideren droga-menpekotasunak dela eta, taldea desagertu egin zan.


La Polla Records: Salve(+ Extras: Y ahora qué EP. Y ahora qué - 10 perritos - El alcalde - Hey, hey, hey) (PL 126 )

La Polla Records taldea 1979an sortu zan Arabako Agurainen, Evaristo (ahotsa), Fernandito (bateria), Malegin (bajua), Txarly (gitarra solista) eta Sume (beste gitarra) taldekide zirala.

1983. urtera arte ez eben diskorik atara eta, lehenengoa, ¿Y ahora qué? izan zan. Oraingoan argitaratutako binilo horretan hango kanta batzuk dagoz.


Ruper Ordorika: Hautsi da anphora(ELK 4003)

Hautsi da anphora (Xoxoa - Elkar 1980) euskal musika berregokitzen egoan sasoian jaio zan, Bernardo Atxaga idazlearen berbak eta Ruper Ordorikaren musikea alkar buztartuz. Ildo poetikoa eta barritzailea edegi eban lan honek.


Mikel Laboa: bat-hiru(2 LP) (ELK-HG 85/87)

Mikel Laboa euskal kantagintzearen ikurrik enblematikoena da. 1934. urtean jaio zen eta medikuntza eta psikiatria ikasketak egiten ebilala ekin eutson ibilbide artistikoari. Ez Dok Amairu kultur mobimentuaren sortzaileetako bat izan zan eta, 1964an, lau abestiz osoturiko lehen singlea argitaratu zuen Baionan. Bere lehen LPa, Bat-Hiru, 1974an plazaratu zan (Herri Gogoa diskoetxean) eta, orain dala gitxi, lan hori historiako euskal diskorik onena dala esan izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu