Nobedadeak 'Sentimendu gabe', Sarkor gernikarren lan barriaren harian
2010-09-22 18:24 MusikeaUrriaren 1ean, barikuan, kontzertua emongo dau Sarkor taldeak Zallako Gaztetxean herriko jaiak dirala eta. Ganera, kamiseta barriak atarako ditu taldeak, kontzertuetan eta Internet bidez salgai jarteko. Era berean, urriaren hasieran, taldearen lehenengo bideoklipa be ikusteko aukerea izango da.
Taldearen bigarren lan luzea da 'Sentimendu gabe' izenburukoa, joandako garagarrilean argitaratua. Hamar abestiz osotutako diskoaren aurkezpena, Foruko jaien programazinoaren barruan egin eban taldeak eta gero etorri ziran Gasteiz eta Gernikako kontzertuak. Edozelan be, azkenaldia lokalean joten pasau ostean, urriaren 1ean, barikuan, kontzertua emongo dau Sarkor taldeak Zallako Gaztetxean herriko jaiak dirala eta. Ganera, kamiseta barriak atarako ditu taldeak, kontzertuetan eta Internet bidez salgai jarteko. Era berean, urriaren hasieran, taldearen lehenengo bideoklipa be ikusteko aukerea izango da, diskoari izena emoten deutson kantuaren bideoklipa, hain zuzen.
Iñigo Etxebarrietaren gidaritzapean, Muxikako Muxik On estudioetan grabautako disko barrian, landuago, serioago, zuzenago datoz Sarkor taldekoak, beti be aurreko urteetako bidea baztertu barik.
2003an alkartu ziran lehenengoz, gero Sarkor izena hartu eban taldeko kideak. Hasieran taldekide aldaketak izan bazituen be, azken urteotan Remen (Gitarra), Gentza (baxua eta ahotsa), Musa (bateria) eta Zabala (gitarra) dira laukoteko kideak. Punk rock melodikoaren eremutik abiatu ziran musikan eta egun, urteak pasau arren, sendo eusten deutsie hasierako oinarriari. Urteen porasuz musika estiloa finkatu dabe, eta bide horretan azken emoitzea garatzen joan dira, egun, kantu zuzenagoak eginez.
Diskoa eskuratzeko lekuak: ELKAR megadendak, Gernikako Arrano eta Ospa tabernak eta Hiper Gernika, Bilboko Gatazka Gunea eta Internet bidez.
Informazino gehiago:
http://www.myspace.com/sarkoreto
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
mutxo la ostia!!!!
aupa zuekl!