Txinaurriak, Mikel Laboari Ikasitako Kantuak

Bizkaie! 2010-09-17 16:43   Musikea

Ondoko taldeek parte hartu dabe: Akauzazte Danok, Ama Say, Amodio, Anari, Atom Rhumba, Audience, Berri Txarrak, Borrokan, Dilistak, Gabon Caligula, Gora Japon, Hotel + Miren Iza, Inoren Ero Ni, Lisabö, Mursego + Eten, Ruper Ordorika, Willis Drummond, Xabier Montoia eta Zura.

Askoren artean egindako lan hau abenduan argitaratuko dau Bidehuts diskoetxeak. Mikel Laboa gogoan, egitasmo berezia da, xumea, errespetuz eta maitasunez egindakoa. Ondoko taldeek parte hartu dabe: Akauzazte Danok, Ama Say, Amodio, Anari, Atom Rhumba, Audience, Berri Txarrak, Borrokan, Dilistak, Gabon Caligula, Gora Japon, Hotel + Miren Iza, Inoren Ero Ni, Lisabö, Mursego + Eten, Ruper Ordorika, Willis Drummond, Xabier Montoia eta Zura.

Bidehutsen hamairugarren erreferentzia dan diskoan, Mikel Laboaren kantutegi zabalari egindako 19 begiratu bakan batu ditue. Bidehutsen inguruan batutako taldeak eta maila goreneko konbidatuakaz osotutako zerrendeagaz omenaldi izateko asmoz egina. Konbidatuak gehiago izan eitekezan, baina zoritxarrez gogoan eukitako izen asko eta asko kanpoan geratu dira nahiteaz.

Abendura arte eargitaratuko ez bada be, irailaren 17an disko hau aurre-salmentan izango da diskoetxearen webgunean LP bikotx zein CD bikotx euskarrietan. Bidalketak diskoa dendetan jarri baino lehen egingo dira eta erosleek etxean jasoko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu