'Denboraren naufrago' izeneko diskoa kaleratu dau Xabi Aburruzaga trikitilariak

Bizkaie! 2009-10-15 15:25   Musikea

Bizkaiko Trikitxa lanaren helburuari jarraipena emon guran, hau da, trikiti doinuak modernizau guran, hamabi piezaz osotutako lanean, trikitixeaz gan, hainbat musika-tresna dagoz entzungai: 'alde batetik, folk musikearen mundutik datozan instrumentuak entzungo doguz, mandolina, albokea, txalapartea...; bestetik, estandarragoak diran tresnak be erabili doguz: gitarrea, bajua, pianoa, bateria...'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

We Are Standard espainiar artista onena MTV Europe sarietan

Bizkaie! 2009-10-13 18:55   Musikea

MTVren ikusleek euskal taldea aukeratu dabe Fangoriaren, Nena Daconteren eta Russian Reden aurretik Europako Artista Onena sarian Estaduko ordezkari izateko. Getxotarrek 21 arerio izango ditue prozesuaren azken txanpan. Erabagia zemendiaren 5ean ezagutuko dogu, egun horretan izango baita sari-banaketa ekitaldia Berlinen.

'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketako 21. edizinoa eguen honetan hasiko da

Bizkaie! 2009-10-13 18:35   Musikea

'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketako 21. edizinoko kontzertuak eguen honetan hasiko dira Bilborock aretoan, 20:00etan Idealipsticks, The Killministers eta Norman taldeen saioakaz.

Gosek izenbururik bako hirugarrena aurkeztu dau

Bizkaie! 2009-10-13 15:38   Musikea

Disko barria zuzenean aurkezten urriaren 30ean hasiko dira eta gure mugetatik kanpora, hain zuzen be. Gose taldeak 5 kontzertu emongo ditu Japonian eta Euskal Herrira bueltan, Donostiako FNAC dendan izango dira zemendiaren 11n eta Bilbokoan, barriz, 13an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jabier Muguruzaren hamargarrena: 'Taxirik ez'

Saioa Torre Gereketa 2009-10-07 15:09   Musikea

Jabier Muguruzaren izaera dotorea, sentibera eta lasaia islatzen dauen hamargarren diskoak, 'Taxirik ez', gaur goizean ikusi dau argia. Testu poetikoak eta doinu zorrotzak konbinetan ditu lan barrian eta 'ikuspuntu barriagaz nator, intimismotik urrundu egin naz eta leihoak zabaldu gura izan dodaz argia ikusi ahal izateko', azaldu dau autoreak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Trikiti-pieza gogoangarrien liburua eta CDa argitaratu dabe

Bizkaie! 2009-10-07 11:48   Musikea

Trikitixearen irakaskuntzarako materiala sortzeko bidean, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 1980ko eta 1990eko hamarkadatan gehien entzundako trikiti-piezakaz osoturiko partitura-liburua kaleratu dau. Liburuagaz batera, kantu originalak batzen dituan CDa be eros daiteke.

Musika Bandearen eta Txistulari Bandearen kontzertu denporaldi barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-10-05 18:41   Musikea

Talde sinfonikoak domekatan eskainiko ditu bere emonaldiak Euskalduna Jauregiko Auditorio nagusian bi euroko sarrerearen truke eta Udal Txistularien Bandeak astean zehar (eguazten eta eguenetan), A3 Aretoan eta doban.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Poltsiko Musika' egitarauan musika-estilo ugari buztartuko dira

Bizkaie! 2009-10-02 13:07   Musikea

Urri osoan, Barrainkuako Udaltegian, dobako bost emonaldi antolatuko dira, genero eta musika-estilo askotakoak, musika kubatarra, kolonbiarra, jazza, funka, baita Bob Dylanen klasikoak be. Kontzertu guztiak barikuetan egingo dira, 20:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Fosbury', Inoren Ero Ni taldearen 3. diskoa zuzenean entzuteko hitzorduak

Bizkaie! 2009-10-02 12:28   Musikea

Inoren Ero Ni taldeak hirugarren diskoa dauka plazan Bidehuts-en eskutik eta aurrekoan [Gronhölm BH 004] bezela biniloa eta CDa alkarregaz banatzen dira.

Josu Bergarak 'Nora zoaz' diskoa aurkeztuko dau Bartzelonan

Bizkaie! 2009-10-01 18:31   Musikea

Josu Bergararen bigarren diskoan hamabost musikarik parte hartu dabe, eta Niñoliquido films produktoraren eskutik bideoklipa be grabau da. Kantautore bizkaitarraren bigarren proiektua Mutrikuko AME estudioetan grabau da, 2008ko iraila eta 2009ko bagila artean, Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean eta eskarmentu handiko musikarien laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EOSeko musikari-talde bat izango da Arriagako Gelatxoak egitarauaren lehenengo protagonista urriaren 4an

Bizkaie! 2009-10-01 12:10   Musikea

Izai Kamara taldeak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide diran Juan Navarro, klarinetejoleak, Sara Zufiaurre, klarineteak eta Marco Caratto, fagotak osotutako taldeak ekingo deutso Arriagako Gelatxoak egitarauaren 2009-2010 denporaldiari.

Bide Ertzeanek bere hamar urteak batu ditu 'Leidor Sessions' lanean

Bizkaie! 2009-09-30 18:10   Musikea

'Disko benetan berezia da. Lehen aldia da zuzenean grabetan doguna. Eta nahi genduan bi lengoia buztartu, guretzat oso buztargarriak diranak, musikearen lengoaia eta zinearena, eta horretarako Modus Operandi produkzino etxea aukeratu genduan, film laburretan eskarmentua daukana'.

Kubatarrak, senegaldarrak, galiziarrak eta andaluziarrak euskaldunokaz bat Pirritx eta Porrotxen lan barrian

Katxiporretacom 2009-09-30 17:36   Musikea

‘Irrien lagunak’ abestia, diskoari eta ikuskizun barriari izena emoten deutsena, Kaki Arkarazok orain zortzi urte sortutakoaren bertsino ska bat da, eta geugaz batera kantauko dabe Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalbak eta Bilboko Konpartsetako lagunek.

Mikel Urdangarinek 'Zubia' izeneko zortzigarren bakarkako lana kaleratu dau

Bizkaie! 2009-09-30 15:40   Musikea

Hamar kantak osotzen dabe akaso aurrekoak baino pop ikutu gehiago daukan disko barria. Musikea Urdangarinek sortu dau baina, letrakaz, laguntzinoa izan dau: Unai Iturriaga ('Itzi geuntsan'), Karmele Jaio ('Infinitua') eta Kirmen Uribe ('Munduari begiratzeko modu bat').

Rammstein taldeak zemendiaren 14an BECeko Bizkaia Arenan eskainiko dauen kontzerturako sarrerak agortu dira

Bizkaie! 2009-09-28 18:37   Musikea

Rammsteinek urriaren 16an kaleratuko dau 'Liebe ist für alle da' izenburuko disko barria, taldearen ibilbideko zortzigarrena, baina aurretik 'Pussy' aurrerapen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu, polemika handia sortuz, sexu esplizituko irudiak erakusten ditualako bideoklipak.

Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu bategaz zarratuko dau VI. Zuzendaritza Ikastaroa

Bizkaie! 2009-09-25 15:54   Musikea

Bilboko Udal Musika Bandak datorren domekan, hilaren 27an, Zuzendaritza Ikastaroaren seigarren edizinoari amaierea emongo deutso eta ikastaroan parte hartu daben zuzendari nabarmenenek ikuslegoaren aurrean bilbotar bandea zuzentzeko aukerea izango dabe ikastaro amaierako ekitaldi nagusi honetan.

Gatibuk zuzeneko emonaldia grabauko dau Plateruenan

Saioa Torre Gereketa 2009-09-25 15:48   Musikea

Zeu, zeu, zeu! kantearen bideoklipa be aurkeztu dabe

Aurkezpen bikotxa egin dau gaur Gatibuk Bilbon: 'Zeu, Zeu, Zeu!' kantearen bioklipa batetik eta zapatuan, irailak 26, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskaini eta grabauko daben kontzertua, bestetik. Ekitaldia 22:00etan izango da eta sarrerak txarteldegian eskura daitekez 10 euroan (aurresalmentan, 8 euroan).

Art After Dark barriro be Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2009-09-25 14:12   Musikea

Gaur, hilak 25, barriro hasiko dira Art After Dark gaueko saioak Guggenheim Bilbao Museoan. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatuak, saio horreetan artea eta nazinoarteko DJ ospetsuen musikea buztartzen dira.

Dynamo getxoztarrek taldearen azken kontzertua eskainiko dabe gaur Bilbon

Bizkaie! 2009-09-24 15:14   Musikea

Dynamo taldea Getxo aldean sortutako taldea da. 2007an sortu zan lau mutilen eskutik, 5 abestiz osoturiko EP bat grabau ebenean Saul Santolariaren estudioetan. Taldeak ibilbide laburra izan dau, baina geldiunea egitea erabagi dabe. Izan be, aurrerantzean, taldeko kideak proiektu desbardinetan murgilduko dira. Azken kontzertua 20:30ean izango da gaur Kafe Antzokian.

Four Friends talde bilbotarrak zabalduko dau Santurtziko dobako jazz kontzertuen zikloa

Bizkaie! 2009-09-23 18:15   Musikea

Santurtziko (Bizkaia) Jazz & Blues 2009 jardunaldiak hasiko dira bihar, irailak 24, Four Friends talde bilbotarrak eskainiko dauen dobako emonaldiagaz. Ekimen honen barruan, Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskera Saileko Gaztebox zerbitzuak kontzertuak antolatuko ditu eguenero urriaren 29ra arte.