Acido C donostiarren zuzenekoek publikoa atrapau dabe

Bizkaie! 2008-03-25 10:31   Musikea

Funky, soul, disko house, acid jazz eta jantzarako musika baltza egiten dabe. Kontzertuei jagokenez, Donostiako Fnac aretoan izango dira martiaren 27an eta Bilbokoan 28an; gero, barriro joko dabe Donostian, Doka aretoan, apirilaren 12an.

Doctor Deseo disko barriagaz jatorku

Gotzon Uribe 2008-03-18 13:42   Musikea

'Sexo, Ternura y Misterio' izeneko disko barriaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da martiaren 28an, 22:00etan. Ostean, hainbat aretotan joko dabe, tartean Bilboko Kafe Antzokian.

Musikearen Akademiak Bira Onenaren Saria emon deutso Fito&Fitipaldis bandeari

Bizkaie! 2008-03-14 11:42   Musikea

Urte berean bira bi egin egin, sarrera guztiak saldu eta arrakasteak jota ez hilteko gai dan bandea da Fito & Fitipaldis. Bira bat 'Por la boca vive el pez' (2006) estudioko bosgarren diskoagaz egin dau Fito Cabrales Platero y Tú taldeko kide ohiak; bestea, 'Dos son multitud' izeneko biratxua, Andrés Calamaro argentinarragaz.

The Sonics taldeak Bilbon joko dau III. Noise On Tour Rocks Jaialdian

Bizkaie! 2008-03-14 11:00   Musikea

Noise On Tour Rocks jaialdiaren hirugarren edizinoa maiatzaren 31n egingo da Bilboko Kafe Antzokian, eta The Sonics garaje talde historikoa ekarriko dau lehenengo aldiz Euskal Herrira.

Estopak 'Allenrok' aurkeztuko dau bagilean Bilbon

Bizkaie! 2008-03-13 13:05   Musikea

Estopa taldeak maiatzaren amaieran, maiatzaren 29an, Murtzian abiatuko dau ‘Allenrok’ izeneko birea eta geldialdi bat egingo dabe Bilbon; bagilaren 7an, Vista Alegre zezen-plazan eskainiko dabe kontzertua Muñoz anaiek. Danetara, 40 kontzertu eskainiko ditue ‘Allenrok’ biran.

Danimarka, Suedia, Espainia eta Txekiar Errepublikako taldeak lehiatuko dira Getxo Jazzeko Talde Lehiaketako finalean

Bizkaie! 2008-03-12 17:10   Musikea

Flux (Danimarka), Kristian Brink Quartet (Suedia), Tutusaus Septet (Espainia) eta Ondrek Pivec Organic Quartet (Txekiar Errepublika) taldeak aukeratu ditu epaimahaiak eta garagarrilaren 8tik 12ra joko dabe Getxoko XXXII. Jazz Jaialdian, lehiaketako lehen saria eskuratzeko.

'Amore bidera' Ibilaldiaren kantea eta bideoklipa aurkeztu ditue

Bizkaie! 2008-03-12 14:26   Musikea

Xabier Amurizak kantearen berbak idatzi ditu, 'nire bizitza guztian egin dodan letra politena, sakonena'. Nuuk At taldea eta Mikel Urdangarin musikeaz arduratu dira eta Zigor Aiartzak irudiak hartu ditu ostean bideoklipa egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Motörhead taldeak Barakaldoko Rockstar Live aretoan joko dau garagarrilaren 19an eta 20an

Bizkaie! 2008-03-12 10:24   Musikea

Motörhead talde ingeles mitikoak bi kontzertu eskainiko ditu Barakaldoko Rockstar Live aretoan garagarrilaren 19an eta 20an, eta sarrerak bariku honetan bertan jarriko dira salgai Tick Tack Ticket sarean, El Corte Inglés-en eta BBK-n, aretoko iturriek jakinarazo dabenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bad Religion kaliforniarrek Barakaldon joko dabe bagilean

Bizkaie! 2008-03-11 11:03   Musikea

Greg Graffin abeslariak, Jay Bentley baju-jotzaileak, Brooks Wackerman bateriak eta Greg Hetson, Brian Baker eta Mr. Brett gitarristek osotutako taldeak Rockstar aretoan joko dau bagilaren 21ean, taldearen mundu mailako birearen barruan.

Begoña Bang-Matu Bizkaia Blues-Jazz Zirkuituan

Bizkaie! 2008-03-10 13:02   Musikea

Brixton Records euskal zigiluak Begoña Bang-Maturen lan barria kaleratu dau, ‘I am thinking about you’, Orquesta Kingston taldeagaz kaleratzen dauen bigarrena. Reggae, ska-jazz, rocksteady, soul... horrexek doguz Begoñaren osogaiak lan barri honetan.

Kupela erromeriak bizibarritzeko ekinean

Bizkaie! 2008-03-07 14:32   Musikea

Pagotxa izeneko azken disko honetan, Anjel Larrañagak eta Xabier Zabalek egindako 14 kanta barri aurkezten dira. Extra moduan, Kupela kanta ezagunaren bersino remix jantzagarri bat dakar.

Mike Oldfielden disko barria lehenengoz entzungai Bilbon

Bizkaie! 2008-03-07 10:33   Musikea

Martiaren 17an merkaturatuko daben ‘Music of the Spheres’ da musikari britainiarraren disko barriaren izenburua eta munduan lehenengo aukerea izango da gaur, hilak 7, Bilbon lan horretako kantuak entzuteko.

Gogo biziz eta abiadan bueltau da Etsaiak

Saioa Torre Gereketa 2008-03-06 14:54   Musikea

'Apurtu arte' izenburupean, zortzigarren disko 'ofiziala' atara dau Etsaiak taldeak; 'ofiziala', tartean hainbat bilduma eta lan be izan diralako eta kontzertu bat edo beste be bai. Sasoi bateko erritmo bizia berreskuratuta dator, inoiz galdu izan badabe, behintzat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sarkor gernikarrek 'Su emoten' izeneko diskoa plazaratu dabe

Bizkaie! 2008-03-06 10:58   Musikea

Diskoaren aurkezpen-kontzertua apirilaren 12an Durangoko Plateruena Antzokian izango da, Anger taldeagaz batera. Lana Altxatune estudioan grabau dabe eta, tartean, Lehiotikan eta Ezinean taldeko abeslarien kolaborazinoak dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

IX. ‘Bilbao Distrito Jazz’ programeak estilo anitzeko egitaraua dakar

Bizkaie! 2008-03-05 16:43   Musikea

Bilbao Distrito Jazz’ programearen bederatzigarren edizinoak, bere identidade ezaugarriak mantentzearen aldeko apustua egin dau, hau da, ikus-entzule guztientzako eta uriko leku desbardinetan, dobako jazz kontzertuak eskaintzearena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko zazpi txistulari beteranoren omenezko kontzertua

Bizkaie! 2008-03-05 13:41   Musikea

BilbaoMusikak doinu tradizionalak eta musika estilo eta genero desbardinen arteko fusinoa buztartuz eratu dauen ‘Asteazkenetan, txistua benetan’ kontzertu-programeak Bilboko Udal Txistulari Bandaren lehengo taldeko zazpi kide beteranoren omenez antolatutako kontzertua izango da gaur, martiak 5.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko Udabarriko Kontzertuak zikloak musika klasikoz jantziko dau herria barikura bitartean

Bizkaie! 2008-03-04 14:02   Musikea

Udagoienetik udabarrira pasau da aurten Getxoko musika klasikoko kontzertu zikloa eta gaur, martiak 4, hasi eta barikura arte, martiak 7, iraungo dau. Urtero legez, musika klasikoaren aniztasuna eta aberastasuna erakusteko helbuguagaz dator. Aurtengoa XXIII. edizinoa da.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak ISO 9000:2001 ziurtagiria lortu dau

Bizkaie! 2008-03-03 18:50   Musikea

Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS) Europar Batasunean (EB) ISO 9000:2001 ziurtagiria eskuratzen dauen lehenengo orkestra bihurtu da, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez.

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea eguenean hasiko da

Bizkaie! 2008-03-03 13:46   Musikea

Martitik maiatzera bitartean, eguaztenero eta eguenero izango dira kontzertuak, danetara 48, Bilborock aretoan, 20:00etan, doban. Finalisten izenak bagilaren hasieran jakingo dira. Sariei jagokenez, lehiaketeak danetara 32.000 euro banatuko ditu, disko bi grabetako aukerea eskainiko dau eta, ganera, hainbat musika-tresna erregalauko ditu.

Standard eta Delorean taldeek Texas-ko South by Southwest jaialdian joko dabe

Bizkaie! 2008-02-29 14:17   Musikea

Musika alternatiboaren mundu mailako zita garrantzitsu horretan Standard getxotarrakaz eta Delorean zarauztarrakaz batera Dorian eta Love of Lesbian katalanak, Jet Lag madrildarrak, Mala Rodríguez andaluziarra eta Remate & Loco Band asturiarrak izango dira, munduko beste hainbat talderen artean.