Aki Takase piano-jotzailea eta New Blues Project Getxoko XXXV. Jazzaldiari hasierea emoteko
2011-06-30 11:48 MusikeaLehenengo egunean, Aki Takase (Biotz Alai plaza, 22:00etan) piano-jotzailea eta bere taldea, New Blues Project izango dira protagonista nagusiak. Horrezaz gan Ornetillos laukoteak joko dau Talde Lehiaketan (Biotz Alai plaza, 21:00etan) eta Quartetto Mínimo Hirugarren Milurtekoa sailean (Algortako Geltokia plaza, 19:00etan).
Garagarrilaren 1ean, barikuan Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiaren eskutik abiatuko dira jazz jaialdi handiak Euskadin. XXXV. Jazzaldian artista handiz eta talde gaztez beteriko programaz gozau ahal izango dabe musikazaleek. Lehenengo egunean, Aki Takase (Biotz Alai plaza, 22:00etan) piano-jotzailea eta bere taldea, New Blues Project izango dira protagonista nagusiak. Horrezaz gan Ornetillos laukoteak joko dau Talde Lehiaketan (Biotz Alai plaza, 21:00etan) eta Quartetto Mínimo Hirugarren Milurtekoa sailean (Algortako Geltokia plaza, 19:00etan).
Aki Takase Osakan jaio zan, 1948an, eta Tokion hazi zan. Hiru urtegaz ekin eutson pianoa joteari, eta instrumentu hori bera izan eban ikasgai nagusi Tohogakuen unibersidadean eginiko ikasketetan. 1981. urtean jo eban lehenengoz Alemanian, Takeo Moriyama eta Nobuyoshi Inogaz osotu eban hirukote ospetsuaren kide zala. Horren ostean, hamaika kontzertu eta grabazino egin zituan hainbat musikarigaz, besteak beste, Dave Liebman, Sheila Jordan, Cecil McBee, Lester Bowie, Bob Moses, Joe Henderson, Niels Henning eta Orsted Pedersen.
90eko hamarkadan Maria Joao kantariagaz eta David Murray saxofoi-joleagaz duo arrakastatsuak egin zituan. Reggie Workmann eta Rashied Aligaz hirukoteak osotu zituan, Alex von Schlippenbachekin duoak, barriro be, eta Tokio String Orchesta-gaz lantzean behingo proiektuetan parte hartu izan dau. Ez da ahaztu behar Rudi Mahall klarinete-joleagaz eta Yok Tawada idazleagaz egindako alkarlan entzutetsua be. Alemaniako kritikearen saria jaso eban 2002an, Enja Records-egaz kaleratutako St. Louis Blues albumari esker; disko horretan, Rudi Mahall, Nils Wogram, Fred Frith eta Paul Lovens artistek parte hartu eben.
Takaseren aurreko musika proiektuaren (Fats Waller) barrikuntza bat da New Blues Project, taldeak aspaldian garatu dauena, eta Jelly Roll Mortonen konposizino batzuk txertatu ditu lan barrian. New Bluesek lotura handia dauka pianistearen umoreagaz, artisau-lana ulertzeko moduagaz eta ironia positiboagaz. Bere asmoa ez da jatorrizkoa kopietea, Fats Waller edo Jelly Roll Mortonen musika guztia posiblea dan leku atenporal batera eroatea baino.
Musikari birtuosoak (Rudi Mahall, Eugene Chadbourne, Axel Dörner eta Paul Lovens) batzeaz gainera, Fats Walleren obraren askotariko oinarrizko estilo eta ezaugarriak gorde ditu New Bluesek, umorea eta absurdoaren zentzua, berbarako, baita jai-tonua be (azken hori Chadbournek jarten dau, martxen erritmoa kantetan dauenean). Garai haretako banden ezaugarri bereizgarriak be baditu taldeak, eta New Orleansen estilo tipikoaren zertzeladak. Era berean, nagusi dira musika klasikoari eta inpresionismoari hartutako osogaiak eta Fats Walleren konposizinoei free jazzaren elementu anakronikoak be gehitzen deutsoz.
Jam Session-ak
Hamahirugarren urtez jarraian, aurten be, Getxoko Jazzaldian jam session-ak egingo dira, Algortako The Piper's Irish Puben, Biotz Alai plazako kontzertuak amaitutakoan. Gauerdi aldera, publikoak jazz onenaz gozetan jarraitu ahal izango dau, giro apartan eta lasaian. Bost gauetan zehar, jazz zaleek jam session bikainak izango ditue. Saioetan Jon Urrutia Band ibiliko da eta egunero artista barriak hurerratuko jakoz –batzuk, jaialdiko parte-hartzaileak-. Ganera, Marmara Marching Band taldea ibiliko da Getxoko kaleak girotzen. Azkenik, Algortako Satistegi kafean, Ricardo Carrillo de Albornoz argazkilariaren erakusketea egongo da ikusgai.
Getxoko XXXV. Nazinoarteko Jazzaldiaren egitaraua ikusteko klik egin hemen
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!