Bilboko Udal Musika Bandak Areatzako kioskotik Zabalguneko eraikinera eroango dau udabarriko kontzertuen zikloa
2010-05-07 11:05 MusikeaEuskalduna Jauregian udagoien-neguko denporaldiko kontzertu zikloak izandako arrakastearen ondoren, Bilboko Udal Musika Bandak udabarriko denporaldia hasiko dau gaur, hilak 7, eta Zabalguneko eraikinean emongo ditu kontzertuak Areatzako kioskoa ordezkatuz, Bilboko erdiguneko pasealekuan egingo dituen lanakaitik.
Bilboko banda barri bik joko dabe Turinen
2010-05-06 17:48 MusikeaWild Thing eta Último Día talde bilbotarrek Turineko Student Performing jaialdian joko dabe maiatzaren 8an (zapatua), Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak Turineko Udalagaz sinatutako hitzarmenari esker.
Badator XXII. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea
2010-05-04 15:46 MusikeaAurreko edizinoan upealakoa izan zan parte hartzea: 1.019 talde aurkeztu ziran eta 21 kontzertutara danetara 8.000 ikusle baino gehiago etorri ziran. Ikusi 'Lehiaketearen oinarriak' eta Maitzaren 31ra arte, parte hartu ondoko webgunean: www.bilbao.net/bilborock
Bilboko Aste Nagusiko Pop Rock erakustaldiak 25. urteurrena beteko dau
2010-04-26 15:38 MusikeaLehiaketan parte hartu gura daben taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gitxienez lurralde honetan erroldauta izan behar dabe. Maketak aurkezteko epea gaurtik, apirilaren 26a, maiatzaren 21era, bi egunak barne, egongo da edegita. Taldeek gitxienez 4 kanta original batzen dituan maketea aurkeztu beharko dabe.
AC/DC-ren Bilboko kontzerturako azken 3.000 sarrerak, gaur salgai
2010-04-23 10:39 MusikeaSaltzeko dagozan 3.000 sarrera horreek gaur, barikua, jarriko ditue salgai, eguerditik aurrera. Salmenta toki guztietan egongo da sarrerak erosteko aukerea, San Mames futbol zelaiko leihatiletan izan ezik.
AC/DC-ren kontzerturako goizean San Mamesen saldu ez diran sarrerak Internet eta telefono bidez salduko dira arratsaldean
2010-04-22 14:31 MusikeaAC/DC-k Bilbon, bagilaren 28an, emongo dauen kontzerturako sarrerak uste baino azkarrago agortu dira Internet eta telefono bidez. Goizeko 10:00etan jarri ditue salgai eta ordu eta erdiko tartean amaitu dira guztiak. Orain, San Mamesko lehiatilatara hurreratzea da sarrerak nahi dituen zaleen aukera bakarra.
Folka beste hainbat estilogaz buztartu dau Sokaidek lehenengo diskoan
2010-04-21 15:49 MusikeaLanari 'Ortozik' izena jarri deutse
Lana hamar abestiz osotuta dago, tartean 'Ortozik' eta 'Mireia' izeneko arin-arina eta fandangoa, txalapartaz eta albokaz jantzitako 'Paganoa' eta estilo eta joera desbardin horreei erreferentzia egiten deutsen 'Supelegor' eta 'Urrutitik'.
Leioako X. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak
2010-04-21 11:23 MusikeaMetal arloan, All Reasons, The Band Apart eta Sorotan Babies eta Pop-rock modalidadean, barriz, Midnight Road, Belöp eta Niño Pajaro dira finalistak. Finalak 2010eko bagilaren 18 (Metal) eta 19an (Pop Rock) izango dira.
Bide Ertzean Trio, kantuak bere sinpletasunean
2010-04-20 15:12 Musikea Laukote moduan bira txikia egin ostean dator hirukoaren esperimentuaIzenak jazz ukutua dauen arren, Bide Ertzean Trio ez da taldearen planteamenduetatik hainbeste urrunduko. Baina formazinoa bezela, errepertorioa be desbardina izango da. Hasiera-hasierako doinu batzuk berreskuratuko doguz eta barri-barriak diran abesti batzuk be eskainiko doguz.
EH zuzenean jaialdirako hiru eguneko bonuak, apirilaren 17an salgai
2010-04-16 12:00 Musikea Garagarrilaren 2, 3 eta 4an, jaialdia bertatik bertara jarraitu gura izan ezkero, gogoratu, bihar, apirilak 17, hiru eguneko bonuak jarriko dituela salgai, 40 euroan. Hori bai: kopurua mugatua izango da, 1.000 ale bakarrik izango baitira erosgai.AC/DC ikusteko 65 euro gehi banaketa-gastuak pagau beharko dira
2010-04-14 18:18 Musikea Sarrerak apirilaren 22an jarriko ditue salgaiSarrerak apirilaren 22an goizeko bederatzietan jarriko ditue salgai San Mameseko lehiatiletan eta, ordubete geroago, Interneten eta telefono bidez. Lehiatilan 15.000 sarrera jarriko ditue eskuragarri eta pertsonako lau erosi ahal izango dira.
Michael Mayer, Alemaniako Kompakt diskoetxe iraultzailearen sortzaileetako bat, datorren Art After Dark saioan
2010-04-14 15:37 MusikeaAlemaniako DJak Depeche Mode eta Pet Shop Boys taldeentzat egin ditu nahasketak
Datorren barikuan, apirilak 16, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta DJen saioak buztartzen dira.
Musikaz Blai! egitasmoak Ondarroako taldeen lau kontzertu ekarriko ditu hurrengo bi asteburuetan
2010-04-13 15:36 MusikeaOndarroako Udalak antolatzen dauen Musikaz Blai! izeneko egitasmoak lau emonaldi aurreikusi ditu, guztiak doban ikusteko aukerea eskainiz, eta helburua parte hartzen daben herriko taldeei urtean zehar egiten daben lana erakustea da.
Kupela 'Arriskua maite' diskoa grabetan hasi da
2010-04-12 18:48 MusikeaLaster egongo da Kupela taldearen disko barria kalean. Larrañaga, Zabale eta Berastegiren lana maiatzaren 20an aurkeztuko dabe. Egunotan Elkarreko estudioan dabilz azken ukutuak emoten, Mikel Fernandez Krutzaga teknikariaren gidaritzapean.
AC/DCren Bilboko kontzerturako sarrerak, apirilaren 22an salgai
2010-04-09 14:53 MusikeaTicketmaster sarrera-salmenta sarearen webgunean agiri danez, apirilaren 22an, goizeko 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri Angus Young eta bere taldea zuzenean ikusteko sarrerak, 65 euroren truke (+ banaketa gastuak).
Harrapazank programearen tailer musikalak apirilaren 12an hasiko dira
2010-04-09 11:52 MusikeaApirilaren 12tik 15era, Bilborock Aretoan Euskera Sailaren Harrapazank egitarau kulturalaren tailer musikalak hasiko dira. 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxuei zuzendutako ekimena da hau. Bertan Betagarri, Kauta, Seiren, Lor, Gose, Kokein eta Hesian taldeen musikariek parte hartuko dabe.
Doctor Deseok desioaren alderik biluziena erakutsi gura dau disko barrian
2010-04-08 15:51 MusikeaZigarroa ahoan, baltzez jantzita, ezpanak gorriz margoztuta eta eguzkitarako betaurrekoak kendu barik aurkeztu dau gaur Doctor Deseo taldeko Francis-ek euren 12. diskoa: 'Deseo, cartografía imposible'.
Bilboko Udal Musika Eskoleak lutheria tailerra eskainiko dau Roberto Jardón irakaslearen eskutik
2010-04-08 12:10 MusikeaAurten, barrikuntza batzuk sartu ditu Roberto Jardónek, berbarako, dendrologia. Honegaz egurrak edo zurak dituan eraztunen arabera instrumentuen fabrikazino data jakiten ikasiko da.
Unhe Trio taldeak Solasaldi izeneko lehenengo lana plazaratu dau
2010-04-07 15:34 MusikeaJuan Aizpurua, Josu Aiarzabuena eta Iñigo Peña musikariek osotzen dabe orain 12 urte boskote moduan sortu baina orain hirukotea dan Unhe Trio taldea. Holan definidu dabe lan barria: 'ez jaku gustetan etiketak jartea eta gure lanetan jazz estiloa agirian egon arren, beste hainbat joera barri be entzun daitekez, gure jazz-a nahiko pertsonala dalako'.
We Are Standard, Potemkin eta Malenkonia taldeek joko dabe Oñatin, MUko Enpresa Zientzien Fakultadearen 50. urtemugan
2010-04-06 15:49 MusikeaUrtemugea ospatzeko lehenengo ekitaldia dobako kontzertu bat izango da, apirilaren 23an, Oñatiko (Gipuzkoa) unibersidade zaharraren plazan, We Are Standard, Potemkin eta Malenkonia taldeakaz. Jaialdia gaueko 21:30etan hasiko da.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan