Marcos Coll blues musikariak disko bikotxa kaleratu dau Gaztelupeko Hotsak etxeagaz

Bizkaie! 2011-09-22 11:43   Musikea

Marcos Coll musikari madrildarrak Under the wings disko bikotxa kaleratu barri dau Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Lan barrian 1999tik 2011ra bitartean grabautako kantak jaso ditu. Bluesa osogai nagusia bada be, Collek argi erakusten dau musika baltzaren inguruko edozein estilogaz ondo konponduten dala, esaterateko, funka, hip hopa, soula, afrofunka eta abar.

Urrian zuzeneko bi emongo ditu, Rico McLarrin & Marcos Coll bandeagaz. Lehenengo kontzertua Eibarren eskainiko dabe, Coliseo antzokian, urriaren 14an, 20:30ean. Hurrengo egunean, Caceres (Espainia) izango dira, bertako Blues Jaialdian.

Rico McClarrinek eta Marcos Collek Berlinen ezagutu eben alkar, McClarrin Marcos Coll eta Adrian Costa buru eban Los Reyes del KO taldean jotzen hasi zanean. Talde horretako kide izateaz gan, alkarregaz RiCo McClarrin & Marcos Coll Blues Jarana proiektuari ekiteko erabagia hartu eben.

Rico McClarrin (Miami, AEB) bateria-jotzailea eta aktorea da. Blues, funk, jazz eta soul musika estiloetako musikari ezagunekaz behar egin dau, tartean George Clinton, Jaco Pastorious, Puff Daddy, Sly Stone eta Bugsy Collinsegaz. Marcos Coll Europako aho-soinularirik onenetakoa da, eta gaur egun Hohner etxe ezagunaren sustapenerako irudi garrantzitsuenetakoa da. Aho-soinularien munduko txapelketan, World Harmonica Festivalen, epai-mahaikidea be izan da. Musikari ospetsuekaz ibili da Coll: Buddy Miles (Jimmy Hendrix Band of Gipsys, Santana...), Mick Taylor (Rolling Stones), Tom Jones eta abar.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu