XI. Musikalek 12 banda eta 100 musikari ekarriko ditu Basauri, Sestao, Erandio eta Leioara

Bizkaie! 2011-09-07 15:47   Musikea

Irailaren 16tik 18ra, Basauri, Sestao, Erandio eta Leioan egingo dan Musikale, Kaleko Musikarien Nazinoarteko XI. Topaketeak herrialde desbardinetako 12 banda eta 100 musikari ekarriko ditu.

Irailaren 16tik 18ra, Basauri, Sestao, Erandio eta Leioan egingo dan Musikale, Kaleko Musikarien Nazinoarteko XI. Topaketeak herrialde desbardinetako 12 banda eta 100 musikari ekarriko ditu. Iraileko hiru egun horreetan, kalidade handiko musikeagaz gozetako aukerea izango da Espainia, Frantzia, Brasil eta Inglaterrako artisten eskutik Basauriko alkate Andoni Busquet-ek prentsaurrean adierazo dauenez.

Aitatu udalerrietan ekitaldiak eskainiko dituen taldeak ondokoak dira: Brancadeira eta New Orleans Pussycats kataluiniarrak; El cuarteto maravilla andaluziarrak; Fanfarre Muthiko Alaiak euskaldunak; La Magnifique Bande Dos Homes sen Medo galiziarrak; La parrús Dixie Band Gaztela Leonekoak; Mastretta eta Millon Dollar Mercedes Band madrildarrak; eta Sedajazz valentziarrak. Atzerriko ordezkariak, barriz, The Brassmatics frantziarrak; Samba pa' ti brasildarrak; eta The Grafitti Classics inglesak izango dira.

XI. Musikaleren aurrekontua 210.000 euro ingurukoa izan da eta horrezaz aitatu udalerriak arduratu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz, Josune Ariztondo Kultura diputaduak jakinarazo dauenez.

Sestaoko alkate Josu Bergarak azpimarratu dau Musikale abiarazoteak ahalegin ekonomiko handia eskatzen dauela baina, esangura horretan, kulturan inbertidutako dirua ondo erabilitakoa dala adierazo dau Arrizen Monasteriok, Erandioko Udaleko kultura zinegotziak.

Musikale jaialdia orain hamaika urte abiatu zan musikea kalera atarateko asmoz eta honezkero ekimen sendoa da Josune Ariztondok nabarmendu dauenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu