Esan Ozenki Records (1991-2011) zigiluaren katalogo digitala eskuragarri

Bizkaie! 2011-09-29 14:34   Musikea

Irailaren 15etik aurrera, ohiko atari eta saltoki digitaletan (Spotify, i-Tunes, Amazon...) eskura dago Esan Ozenki Records (1991-2011) zigiluaren katalogoa.

Irailaren 15etik aurrera, ohiko atari eta saltoki digitaletan (Spotify, i-Tunes, Amazon...) eskura dago Esan Ozenki Records (1991-2011) zigiluaren katalogoa. Orain artean ez Esan Ozenkiren katalogoko diskoak ezta hari jarraipena emon eutson Metak zigilukoak be ez dira sekula modu digitalean banatu. The Orchard banatzaile digitalagaz (Elkar eta Oihuka diskoetxeen banatzaile digitala, beste askoren artean) hasiko da lanean orain Esan Ozenki, kontu horreek bideratzeko. The Orchard etxeak Spotifygaz kanpaina bat egitea lortu dau. Hiruzpalau astetan Spotifyk bakarrik izango dau Esan Ozenkiren katalogoa zabaltzeko aukerea. Gero, beste 23 ataritara zabalduko dabe katalogoa.

1991. urtean sortu eta 2001. urtean amaitzen dan abentura honek gure musika eta musikearen industria irauli zituan, ikusmira eta proposamen barriak ekarriz. Kortatu, Negu Gorriak, Delirium Tremens, E.H.Sukarra, Lin Ton Taun, Ama Say, Etsaiak, Dut, Anari, Deabruak Teilatuetan, Pi L.T., Selektah Kolektiboa… jarrera estetiko eta musikal bereziaz azaldu ziran eszenara estadu osoko publikoarengan harridurea eta erakarpena sortuz.

Momentu honetatik aurrera, estreineko aldiz, katalogo osoa topau daiteke ohiko saltoki digital guztietan. Modu honetan, zigilua, bere taldeak eta, batez be, euren filosofia eta ideiak, berrindartu egiten dira, iraultzea inoiz baino beharrezkoagoa danean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu