Su ta Gar taldeak 'Ametsak pilatzen' disko barria kaleratuko dau urrian
2011-09-29 14:49 MusikeaSu ta Gar talde eibartarrak disko barria grabau dau, Ametsak pilatzen. Uda partean Berrizeko Lorenzo Rercordsen egin dabe grabazinoa, eta urriaren bigarren hamabostaldirako kalean izango dala jakinarazo dau laukote gipuzkoarrak.
Su ta Gar talde eibartarrak disko barria grabau dau, Ametsak pilatzen. Uda partean Berrizeko Lorenzo Rercordsen egin dabe grabazinoa, eta urriaren bigarren hamabostaldirako kalean izango dala jakinarazo dau laukote gipuzkoarrak.
Hamaika kanta ditu Ametsak pilatzen diskoak: Hegan, Piztia, Etsaien hitzak, Poza eta tristura, Beti tente eta tinko, Norbera bere ametsen jabe, Materia hutsa naiz, Kantarik politena, Bizi, Zain, zure zain eta Ametsak pilatzen.
Taldearen Jo Ta Ke Ekoizpenak zigiluagaz argitaratuko dabe diskoa. Gaur egun Aitor Gorosabel (ahotsa eta gitarrea), Xabi Bastida (gitarrea), Igor Diez (baxua) eta Galder Arrillaga (bateria) dira taldekideak. David Zarzosa izan da oraintsu arte taldeko baxua, irailaren 24an Iurretan emon eban azkenengo kontzertua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!