Marc Romboy DJ eta produktore alemana, Art After Dark saioen denporaldi barrian
2011-09-23 11:30 MusikeaBilboko Guggenheim museoak Art After Dark programearen denporaldi barriari ekingo deutso barikuan, hilaren 23an. Uda osteko saioko izarra Marc Romboy produktore eta DJ alemana izango da, Systematic Records-en sortzailea, hain zuzen be. Museoko atrioan izango da emonaldia, gaueko hamabietatik aurrera.
Bilboko Guggenheim museoak Art After Dark programearen denporaldi barriari ekingo deutso barikuan, hilaren 23an. Uda osteko saioko izarra Marc Romboy produktore eta DJ alemana izango da, Systematic Records-en sortzailea, hain zuzen be. Museoko atrioan izango da emonaldia, gaueko hamabietatik aurrera.
Marc Romboyk disko bi argitaratu ditu bere zigiluagaz, eta laster, Stephan Bodzinegaz batera, sei disko osotutako Luna lana kaleratuko dau. Break dancea eta Chicago izeneko soinuak izango ditu oinarri Romboyren kontzertuak.
DJ alemanaren aurretik, La’s Monica’s Randall’s DJ’s-ek ipiniko dau musikea Art After Darken, 23:00etan. José Martret eta Paco Tomásek osotzen dabe La’s Monica’s Randall’s DJ’s bikotea. Ikus-entzunezkoen eta komunikabideen arloan esperientzia zabala dauke, eta Carmen Kenedy produkzino-etxearen jaubeak dira.
Dana dala, lehenengo saioa Mr Chasek hasiko dau, 22:00etan. Musika klasikoan aditua da eta psikodelia eta rhythm & bluesa jorratu izan ditu; gaur egun, Sugar Rave taldearen kide da.
Art After Dark programako saio hau Bilboko Fever aretoagaz batera antolatu dau Guggenheimek. Emonaldietara doazen guztiek museoko Pintura abstraktua, 1949—1969: Guggenheim Bildumen aukeraketak eta Laborategiak. Bilduma Iraunkorrari begira: Aitor Ortiz erakusketak ikusteko aukerea izango dabe. Ganera, bisitariek 00:00etatik aurrera Fever aretora sartu ahal izango dira.
Sarrerea 12 eurokoa da, eta 8 eurokoa, Museoko Lagunentzat. Txartelak salgai dagoz museoko txarteldegian eta www.guggenheim-bibao.es webgunean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!