Iparraldeko Konpilazinoaren zazpigarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2011-09-28 18:50   Musikea

Iparraldeko Konpilazinoaren egitasmoak hainbat kontzertu antolatu ditu urrian, zemendian eta abenduan. Urriaren 1ean, esaterako, Blastwave eta Surfin Kaos taldeek Donibane Lohitzuneko gaztetxean joko dabe. Ipar Euskal Herriko musika taldeak sustatzea dau helburu Iparraldeko Konpilazioa proiektuak, eta urtero zortzi talde aukeratzen dira.

Iparraldeko Konpilazinoaren egitasmoak hainbat kontzertu antolatu ditu urrian, zemendian eta abenduan. Urriaren 1ean, esaterako, Blastwave eta Surfin Kaos taldeek Donibane Lohitzuneko gaztetxean joko dabe. Ipar Euskal Herriko musika taldeak sustatzea dau helburu Iparraldeko Konpilazinoa proiektuak, eta urtero zortzi talde aukeratzen dira.

Taldeei babesa emotea eta ahal danik eta zabalpen handiena eskaintzea dau helburu ekimenak, horretarako kanta bat grabau eta binilo bilduma baten argitaratzen da. Horrezaz gan, taldeei eszena lokal, nazional eta nazinoartekoetan joteko aukerea eskaintzen jake.

Aurten, honeek taldeek hartu dabe parte bilduman: Brain Shake, CEL 3, Plankton, TRIE, South Side, The Flying Sex Toys, Blastwave eta Mak Fly.

Konpilazinoak 500 ale argitaratzen ditu eta promozinorako bakarrik erabiliko dira. Aurreko zazpi edizinoak webgunean eskuragarri dagoz.

Kontzertuen egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu