Zeintzuk ete dira Leihotikan taldearen kanturik onenak?

Bizkaie! 2011-09-06 16:36   Musikea

Gor zigiluak Leihotikan taldearen jarraitzaileek proposatutako abesti onenakaz CD bat kaleratzeko asmoa dauka. Taldeak diskoetxe nafarragaz emondako 14 urteen lagin hori urrian kaleratuko da. Taldeak berak zaleen inplikazinoa ezinbestekotzat jo dau kantuen aukeraketan eta horregaitik zabaldu da deialdia.

Proiektu hau aurrera eroan ahal izateko, beraz, Leihotikan taldearen jarraitzaileen laguntzinoa nahitaezkoa da abestiak aurkeratzeko. 'Zuon eretxiz Leihotikan-en 10 kanturik onenak zeintzuk diran esatea nahi dogu, izan be,abesti horreekaz taldearen lehenengo urteak duintasunez laburbilduko dituan disko bat osotzea da asmoa. Zerrendea gordiskak@yahoo.es helbidera bialdu behar da, izenburuan Leihotikan kantu zerrenda // Leihotikan lista de canciones jarriz. Inkesta honetan parte hartzen dabenen artean taldeak sinatutako 10 disko zozketatuko doguz. Zuen erantzunaren zain egongo gara irailaren 30a arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu