Musikari, poeta eta bertsolariek Xabier Lete omenduko dabe Euskalduna jauregian, urriaren 8an

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-09-26 15:54   Musikea

Xabier Lete gogoan kantaldia Bilbon egingo da Euskalduna jauregian, urriaren 8an. Kontzertuaren aurkezpena egin dabe gaur, Bilboko Foru Liburutegian, bertan izan dira omenaldian parte hartuko daben Petti, Jabier Muguruza eta Amaia Zubiria kantariak, eta Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputadua eta A & M kultur promotorako Joxeanjel Arbelaitz.

Xabier Lete gogoan kantaldia Bilbon egingo da Euskalduna jauregian, urriaren 8an. Kontzertuaren aurkezpena egin dabe gaur, Bilboko Foru Liburutegian, bertan izan dira omenaldian parte hartuko daben Petti, Jabier Muguruza eta Amaia Zubiria kantariak, eta Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputadua eta A & M kultur promotorako Joxeanjel Arbelaitz.

Xabier Leteren heriotzaren lehenengo urteurrenaren harira hainbat kantaldi antolatu dira hilabeteotan. Urriaren 8an, Bilbon izango da hitzordua. Euskaldunan izango diran artisten zerrendea luze-luzea da. Musikarie jagokenez, Mikel Urdangarin, Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz, Jabier Muguruza, Amaia Zubiria, Anje Duhalde, Arantxa Irazusta, Petti, Erramun Martikorena eta Alex Sardui izango dira Euskaldunan. Kirmen Uribe idazleak eta Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek be parte hartuko dabe Leteren omenezko ekitaldian.

Josune Ariztondo Kultura diputaduak talde bikaina batuko dala azpimarratu dau prentsaurrekoan. Kezkak eta konpromiso sakonak zituan Xabier letek. Haren kamnta eta olerki asko erexerki bihurtu dira belaunaldi desbardinentzat, azaldu dau. Joxeanjel Arbelaitzek Foru Aldundiaren eta ganerako babesleen laguntzinoa eskertuz hasi da. Orain arte sei bat kantaldi egin dira, eta dan-danetan emozinoa, kalidadea eta errespetuzko giroa izan dira nagusi, bere esanetan. Xabier lete hil zanean omenaldi-kontzertuak egitea otu jakun. Haren lagunen erantzun zabala jaso genduan, adierazo dau.

Kantaldi guztiak desbardinak dira, batzuetan kantariak aldatzen direlako, beste batzuetan abestiak eurak aldatzen direlako. Oraingoan, kanta ezagun-ezagunak entzuteko aukerea izango da: Ni naiz, Habanera, Lore bat zauri bat, Xalbadorren heriotzean, Nafarroa arragoa, Ez esan maite, eta abar.

Amaia Zubiriak Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren musikeagaz hazi eta hezi zala gogoratu dau, personaje lez oso gogoan daukadaz, asko lagundu eustien. Jabier Muguruzak musikari moduan ezagutu eban lehenengo Lete, beragaz batera ibili zan-eta kontzertuetan, ostean hartu-emon personala izan eben. Boladaka ikusten ginan, batzuetan sarriago, beste batzuetan nekezago. Hil baino hilabete lehenago telefono dei luze bat euki genduan, luze egin genduan berba orduan, gogoratu dau Muguruzak.

Pettik autortu dau ez ebala kantari oiartzuarra ezagutu. Altzateko jaun, Euskal Herri nerea eta Haizea dator Ifarraldetik kantak abestiko ditu Berakoak. Leteren abestia dira, baina neure terrenora ekarrita, blues eta soul doinuekaz. Kanten indarra ez da galdu, dana dala, azaldu dau.

Sarrerak salgai dagoz, Euskalduna jauregiko txarteldegian, www.euskalduna.net eta www.generaltickets.com/bbk webguneetan.

Bilbokoaren ostean, beste lau kantaldi egingo dira: urriaren 11n, Urnietan; 28an, Donibane Garazin; abednuaren 2an, Gasteizen; eta, abenduaren 4an, Donostian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu