Aritzatxu Rock Free jaialdiak 14 talde batuko ditu garagarrilaren 17an Bermeon

Bizkaie! 2010-07-09 15:25   Musikea

Danetara, 14 taldek parte hartuko dabe: Capsula, El Desvän del Macho, Lobo Electrico, Los Steaks, Trigger Travis, Okasientes, Thee Qüibbles, Elfo Negro, Villapellejos, Dictadura, Los Daggers, La URSS, Powerflip eta Los Frenos. Danen artean Capsula argentinar-bilbotarrak nabarmentzen dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Rammstein izar nagusi Bilbao BBK Live Jaialdiko lehenengo egunean

Bizkaie! 2010-07-08 14:31   Musikea

Band of the skulls-en ordez, Eraso taldeak joko dau zapatuan

Aurtengo Jaialdiari hasierea emoteko ohorea Bilboko Rise To Fall taldeak izango dau, igazko Bilbo Hiria Pop-rock lehiaketako irabazleetako bat izan zan, metal musikaren atalean, hain zuzen be. Arratsaldeko 17:30etan joko dabe bilbotarrek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pirineos Sur, Munduko Kulturen XIX. Nazinoarteko Jaialdia garagarrilaren 8tik 25era

Bizkaie! 2010-07-08 11:01   Musikea

1810-2010, Latinoamerikar herrien independentziaren bigarren mendeurrena gogoan, Latinoamerikako herrialdeak ardatz hartuta egingo da aurten Huescan, Pirineos Sur Jaialdia. Mexiko, Argentina, txile, Kolonbia, Venezuela, Peru, Puerto Rico, Maroko eta Argeliako doinuak ez eze, Aragoiko bertako taldeak zein Catalunyakoak be entzuteko modua izango da.

Dana prest Bilbao BBK Live jaialdia hasteko

Bizkaie! 2010-07-06 16:34   Musikea

70.000 lagun espero ditue aurten

Garagarrilaren 8tik 10era izango dan V. Bilbao BBK Live Jaialdia hasteko oso gitxi falta da eta azken orduko kontuen artean, kontuan hartu, garagarrilaren 7ko 15:00etatik 11ko 14:00etara, Kobetamendi ingurua ibilgailu pribatuentzat zarratuta egongo da, bertako bizilagunentzat izan ezik.

Getxoko 34. Nazinoarteko Jazzaldiak 12.000 lagun batu ditu

Bizkaie! 2010-07-06 14:21   Musikea

Musikaz beteriko bost egunen ondoren, Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiak atzo amaitu eban bere 34. ekitaldia. Garagarrilaren 1etik 5era 12.000 bat lagunek gozau dabe hainbat kontzertuz, 'jam session'-ez eta ekitaldiz. Aurten be, kalidadea eta aniztasuna izan dira jaialdiaren ardatz nagusiak. Gainera, talde gazteen aldeko apustuari eutsi deutso Getxo Jazzak.

We Are Standard taldeak Aitormena kantaren bertsinoaren grabazinoa amaitu dau

Bizkaie! 2010-07-06 12:15   Musikea

Bilboko taldeak dagoeneko amaitu dau Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsinoa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udagoienean kaleratuko dan Loving Gaztea diskoaren barruan dago.

Garagarrilean bariku musikalak Bergarako Espoloi plazan

Bizkaie! 2010-07-05 12:19   Musikea

Urtero legez Bergarako Udalak jazz, blues eta musika baltzaren inguruan egindako proposamen musikalak antolatu ditu garagarrileko barikuetan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doban.

XV. Euskal Herria Zuzenean, aurten be Heletan

Bizkaie! 2010-07-01 15:21   Musikea

Garagarrilaren 2tik 4ra, Euskal Herria Zuzenean jaialdia hartuko dau bigarrenez Heletak (Nafarroa Beherea). Euskal Herriko rock jaialdien artean zaharrena da.

Badator Mendebala

Bizkaie! 2010-06-30 15:27   Musikea

IX. Mendebala, honezkero sustraiak sakon dituan folk jaialdiak zazpi kontzertu dakarz aurten, danak doban. Aurtengo izarretako bat, Xabi Aburruzaga bizkaitarra izango da, oraintsu Ortigueirako Jaialdian, Runas Proiektua tarteko, joteko aukeratua izan dan artistea.

'Beti Bizi' Xabier Amuriza, Kepa Junkera eta Leioa Kantika Koralaren lana plazan

Bizkaie! 2010-06-29 18:44   Musikea

'Beti bizi' da Hiri Records diskoetxearen eskutik eta Kepa Junkera musikariaren produkzinoagaz aurkeztu barri dan musika proposamena. Xabier Amurizaren, Leioa Kantika Korala abesbatzaren eta Kepa Junkera beraren gaitasunak alkartuz gauzatu da 12 doinuz osotutako lan barri hau.

CD-Liburua argitaratuko dabe 'Getxo Sound-aren historia eta ibilbideari buruz

Bizkaie! 2010-06-29 10:49   Musikea

Getxoko Udalak CD-Liburua argitaratuko dau XX. mendeko laurogeigarren hamarkadearen hasieran udalerrian sortutako 'Getxo Sound' izeneko pop-rock taldeen mobimentuari buruz. Lana 2011ko hasieran argitaratuko eta banatuko da.

100 musika emonaldi baino gehiago aurtengo Aste Nagusian, doban

Bizkaie! 2010-06-28 18:14   Musikea

Musika estilo guztietako 100 ekitalditik gora iragarri ditue baina deigarrienetakoa Igor Yebra jantzariarena izan daiteke. Aurten, lehenengo aldiz Euskadin, sekulako ballet ekitaldia kalean ikusteko aukerea izango da eta gainera doban.

'Borrokatu eta irabazi' Hesian taldearen lan barria zuzenean

Bizkaie! 2010-06-28 15:53   Musikea

Hamaika abestik osotutako diskoa da eta aurreko lanetan legez, amorrua eta itxaropena islatzen dabe abestiek. Hasieran ezarri eta aukeratutako norabidea jarraitzen dau taldeak, aldaketa esanguratsuak gehitu ditualarik. Duda barik, disko hau aurrerapausu garrantzitsua da taldearen soinua eta izakerearen sendotze bidean.

40.000 lagun gaur San Mamesen AC/DC-ren bira erraldoiari amaierea emoteko

Bizkaie! 2010-06-28 11:54   Musikea

San Mames ganezka egongo da gaur talde australiarraren erritmoakaz gozetako. Arratsaldeko 18:00etan zabalduko ditue ateak baina zaleak atzotik dagoz ateetan zain eszenatokiaren aurreko lehenengo lerroa atrapetako asmoz. 'Black Ice Tour' birako azken kontzertua izango da Bilbokoa eta zurrumurruren arabera, taldearen azken agurra izan daiteke.

Azkena Rock 2010 jaialdiak marka guztiak hausi ditu

Bizkaie! 2010-06-28 11:09   Musikea

Antolatzaileen esanetan, inoiz baino lagun gehiago batu ditu aurtengo edizinoak. Danetara, 44.433 lagun izan dira hiru egunetako kontzertuetan.

'Bizi-bizirik' Gozategi taldearen barriena plazan

Bizkaie! 2010-06-25 14:36   Musikea

Trikitixa erritmoak nagusi izan arren, ohiko musikariez aparte, tronpeta, tronboi eta saxoz osotutako atalak eta bibolin, perkusino edo zenbait programazinoek haize barritzen dabe 'Bizi-bizirik' izeneko lan hau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Haizetara, Fanfarre, Banda eta Kale Musikarien Nazinoarteko Lehiaketea Zornotzan 25etik 27ra

Bizkaie! 2010-06-25 13:55   Musikea

Aurten aukeratutako taldeak: Zephyrologie (Frantzia), What Cheer? Brigade (AEB), Brassafrik (Belgika), Samenakoa (Frantzia-Alemania), Fantomatik Orchestra (Italia), Club Era (Hungria), La Bandraste (Frantzia) eta Broken Brothers Brass Band (Euskadi). Horrezaz gan, beste bi talde konbidau ditue: Zaparrada batukadea eta Saguzaharrak fanfarrea.

Kiss talde beteranoa izango da izarra gaur Azkena Rock-en

Bizkaie! 2010-06-25 12:09   Musikea

Azkena Rock Festivalaren lehenengo egunean, atzo 9.124 lagun batu ziran, besteak beste, Gov't Muleren, Kitty, Daisy & Lewis taldearen eta The Hold Steady, Th' Legendary Shack Shakers eta The Jim Jones Revue-ren erritmoakaz gozetako.

Ken zazpi taldearen disko barria urte amaierarako izango da plazan

Bizkaie! 2010-06-24 14:39   Musikea

Lehenengo bost abestien grabazinoa Iñaki Uohoren (Platero y tu, Extremoduro...) estudioetan egin da eta Rafa Sardinak gidatu ditu produkzino-lanak. Ganerako kantuen grabazinoa, barriz, garagarrilean zehar amaituko da, Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan. Gero, Los Angelesen (AEB) amaituko ditue lan barri honen nahasketak eta masterizazinoa.

Bilboko Udal Musika Bandak udabarriko kontzertu denporaldia agurtzeko euskal doinuak eta britainiar folk erritmoak aukeratu ditu

Bizkaie! 2010-06-24 14:31   Musikea

Bilboko Udal Musika Bandeak Iñaki Urkizu Zuzendariorde Titularraren zuzendaritzapean, udabarriko Kontzertu denporaldiari amaierea emongo deutso bagilaren 25ean, Zabalguneko Eraikinean, arratsaldeko 19:30etan. Sarrerea dobanekoa da.