Peter Soaveren eta Ruckner String Quartet gaur Bilbon

Bizkaie! 2011-08-24 12:28   Musikea

Bilboko Gizakunde eleizan, arratsaldeko 20:30ean izango da hitzordua Peter Soavegaz eta Ruckner String Quart laukoteagaz. Bata munduko bandoneon eta kontzertuko akordeoi jotzailerik onena ei da askoren ustez, besteek, barriz, artista kroaziar honegaz batera ez ohiko musikea joten dabe.

Bilboko Gizakunde eleizan, abuztuaren 24an, arratsaldeko 20:30ean izango da hitzordua Peter Soavegaz eta Ruckner String Quart laukoteagaz. Bata munduko bandoneon eta kontzertuko akordeoi jotzailerik onena ei da askoren ustez, besteek, barriz, artista kroaziar honegaz batera ez ohiko musikea joten dabe.

Soave bakarlari lez eta besteek laukote lez upealako arrakastea lortu ondoren, bat egin dabe azken urteotan ez ohiko musikea joteko. Arrakasta handiz ibili dira munduan eta horren erakusgarri Astor Piazzola musikagile argentinarraren musikeagaz grabau dabe CD bikotxa.

Peter Soave bandoneon instrumentuaren maisurik nagusienetakoa da mundu osoan; baita kontzertuzko akordeoiarena be eta bere belaunaldiko bakarlaririk garrantzitsuena da. Kontzertuetan bikain buztartzen ditu bere presentzia eszenatokian eta bere trebetasun sutsuaren emozinoa. 1987an, Voce d’Oro saria eskuratu eban. Nazinoarteko sari hau musika modernoan akordeoia agirian jarteko lan egin dabenen ohorez sortu zan. Ipar eta Hego Amerika osoan, Ekialde Ertainean, Europa eta Errusian eskaini iditu emonaldiak bakarlari legez eta hainbat orkestrakaz eta ganbera taldeakaz.

Rucner String Quartet kroaziarrek, barriz, Zagrebeko ganbera musika tradizionala interpretau dabe 1998an sortu ziranetik. Euren kontzertuak klasizismotik musika garaikideraino doaz eta azken urteotan, Soavegaz batera, musika ez ohikoa lantzen dabe. Kroaziako musikaldi entzutetsuenetan hartu dabe parte. Era berean, Italia, Eslovenia, Austria, Egipto, Polonia, Alemania eta Txina bisitau ditue euren biretan. Gaur, abuztuak 24, Tango bortitza izeneko kontzertua eskainiko deuskue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu