Jazz doinuz beteko da Guggenheim museoa Aste Nagusian

Bizkaie! 2011-08-08 12:15   Musikea

Urtero lez, Bilboko Guggenheim museoak bat egingo dau Aste Nagusiagaz, Guggenheim Bilbao Gauak izeneko ekimenagaz. Abuztuaren 23tik 26ra bitartean, jazz musikari ezagunek kontzertuak eskainiko ditue, BBKren babesagaz. Egitaraua Edward Perezen eskutik hasiko da. New York uriko giroan kontrabaxu-jotzaile garrantzitsuenetakoa da Perez. Jazz Times eta Tomajazz aldizkari ezagunek bere soinu latza goraipatu dabe.

Urtero lez, Bilboko Guggenheim museoak bat egingo dau Aste Nagusiagaz, Guggenheim Bilbao Gauak izeneko ekimenagaz. Abuztuaren 23tik 26ra bitartean, jazz musikari ezagunek kontzertuak eskainiko ditue, BBKren babesagaz.

Egitaraua abuztuaren 23an hasiko da, eta Edward Perezen eskutik, hain zuzen be. New York uriko giroan kontrabaxu-jotzaile garrantzitsuenetakoa da Perez. Jazz Times eta Tomajazz aldizkari ezagunek bere soinu latza goraipatu dabe. Musikagilea be bada, eta beragaz izango dira Eygeny Labedev piano-jolea eta Ziv Rvitz bateria-jolea.

Hurrengo egunean, hilaren 24an, Elisabet Raspall musikagile eta pianista katalana izango da protagonistea. Chrik Cheek saxofoi-jolea, Tom Warburton kontrabaxu-jotzailea eta Marc Miralta bateria-joleagaz batera joko dau.

Abuztauren 25ean, Espainiako jazz musikan nagusi dan Chris Kase eta bere boskotearen txandea izango da. AEBetako tronpetista eta musikagilea Madrilen bizi da 1997tik. Bost disko kaleratu ditu; barriena Ode da eta 2009an Espainian egindako jazz disko onenetakoa izentau eban Cuadernos de Jazz aldizkariak.

Amaitzeko, abuztuaren 26an, Sara Serpa buru dauen boskotea izango da Bilbon. Musikagile eta abeslari portugaldarrak musika egiteko estilo berezia dauka; jazzean ohikoa dan scat teknikatik aurrerapausua emon dau, eta entzule bakotxari istorio desbardina kontetan deutson kantea egiten dau.

Kontzertuotarako sarreren prezioa 7,50 eurokoa da Museoaren lagunentzako, eta gainontzekoentzat, 14,50 eurokoa. Emonaldi guztiak 23:00etan hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu