Chris Kase-n emonaldia gaur 'Artea eta Jazza: Guggenheim Bilbao Gauak' egitarauaren barruan
2011-08-25 10:34 MusikeaArtea eta Jazza: Guggenheim Bilbao Gauak ekimenera bertaratzen direnek, jazz ikuskizun parebakoaz gan, honako erakusketak ikusteko aukerea izango dabe: Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection, aldi baterakoa, eta Bilduma Iraunkorraren lanak dituan Pintura abstraktua, 1949—1969: Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak.
Aste Nagusia Guggenheim Bilbao Museoan be ospatzeko egitaraua da Artea eta Jazza: Guggenheim Bilbao Gauak eta horri esker bisitariek gauez, 23:00etatik aurrera, erakusketak ikusi ahal izango ditue, eta, bitartean, hemengo zein kanpoko jazz emonaldi onenez gozau, Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK) babesari esker.
Gaur, hilak 25, Chris Kase estadubatuarrak joko dau. 1997tik Madrilen bizi dan tronpetari eta musikagilea estaduko jazz irudi gailena da. Taldeburu moduan bost disko kaleratu ditu; azkenekoa, Ode izenekoa, Cuadernos de Jazz aldizkariak 2009ko Espainiako Jazz Disko Onena izentau eban. Horrezaz gan, tronpetea joteko metodo bat be argitaratu dau, Twenty-first Century Technique.
Artea eta Jazza: Guggenheim Bilbao Gauak ekimenera bertaratzen direnek, jazz ikuskizun parebakoaz gan, honako erakusketak ikusteko aukerea izango dabe: Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection, aldi baterakoa, eta Bilduma Iraunkorraren lanak dituan Pintura abstraktua, 1949–1969: Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak.
Sarrerak salgai dagoz Museoko txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean. Prezioa: 14,5 €. Museoaren Lagunak, Kide Korporatiboak eta egun horretako bisitariak: 7,5 €.
Informazinoa eta erreserbak: 944 35 90 98
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!