Ermuko Folkez Blai irailaren 9an hasiko da

Bizkaie! 2011-09-05 16:23   Musikea

2011ko finalistak Tündra, Adarrots, La Banda Morisca, Lulavai, La Camerata Cervantina (Igazko irabazleak), Irtio eta Street Wings dira; talde konbidatuak, barriz, Adunia ermuarrak eta Las Migas Bartzelonako taldea.

Ermuko udalak folk musikako herriko taldeakaz lankidetzan jardunez Folkez Blai izeneko folk taldeen VI. lehiaketea antolatu dau. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musikea bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalidade hori lantzen daben musika alkarteen erakusleiho izatea.

Lehiaketea bi fasetan gauzatu da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazinoak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; bigarrenean, finalera heltzen diran 6 taldeek zuzenean joko ditue euren abestiak. Bigarren fase honetan, folk talde ospetsu batek eta aurreko edizinoaren talde irabazleak be kontzertua eskainiko dabe lehiaketako taldeek egingo daben oholtza beretik. Gauzak holan dirala, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 9tik 11ra bitartean Ermura etorriko jakuzan guztiei musika mota hori deskubridu eta ezagutzeko aukerea eskaintzea gehitzen jako.

2011ko finalistak Tündra, Adarrots, La Banda Morisca, Lulavai, La Camerata Cervantina (Igazko irabazleak), Irtio eta Street Wings dira; talde konbidatuak, barriz, Adunia ermuarrak eta Las Migas Bartzelonako taldea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu