Donostiako Musika Hamabostaldiak 80 bat kontzertu eskainiko ditu domekatik aurrera
2011-08-05 12:12 MusikeaDomekatik aurrera, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 72. edizinoak proposamen ugari eskainiko ditu musika zale guztientzako. Danetara 80 kontzertu atondu ditue. Antolatzaileek azaldu dabenez, ahal dan eta jente gehienarengana ailegau gura dabe. Domekan, adin eta gustu guztietarako hamar ikuskizun prestau ditue; txotxongiloek, abesbatzek, txistulariek eta jantzek beteko ditue Donostiako kaleak.
Domekatik aurrera, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 72. edizinoak proposamen ugari eskainiko ditu musika zale guztientzako. Danetara 80 kontzertu atondu ditue. Antolatzaileek azaldu dabenez, ahal dan eta jente gehienarengana ailegau gura dabe. Domekan, adin eta gustu guztietarako hamar ikuskizun prestau ditue; txotxongiloek, abesbatzek, txistulariek eta jantzek beteko ditue Donostiako kaleak.
Musika Hamabostaldiaren 72. edizinoa abuztuaren 7an hasi eta abuztuaren 31n amaituko da. Ibilbide aparteko zuzendari gazteak (Yannick Nézet-Séguin eta Vladimir Jurowski) karrera sendoa daben zuzendari beteranoekaz (Paavo Järvi, Jukka-Pekka Saraste eta Ivan Fischer) batera egongo dira.
Aurten Franz Liszten jaiotzaren bigarren mendeurrena da, eta Béla Bartókenaren 130. urteurrena. Biak izan ziran musikagile ospetsuak, eta euren herriko folklorean oinarritu ziran musika-lanak sortzeko. Jaialdian musikagileok gogoratuz egingo diran ekitaldien bitartez, protagonismo berezia hartuko dau hungariar musikeak. Gustav Mahler musikagile handia be ekarriko dau gogora hamabostaldiak, haren heriotzaren lehenengo mendeurrenean.
Aurten Hamabostaldia Gasteizen izango da lehenengo aldiz. Jesús Guridi (1886-1961) musikagile handia omentzeko, “esús Guridiren inguruan izenburupean, hiru talde honeek gasteiztar konpositorea ekarriko dabe gogora: Andra Mari Abesbatza, abuztuaren 6an, Gasteizko Karmengo elizan; Quiroga Laukotea, hilaren 17an, Araiako Andra Mari aretoan, eta Arriaga Laukotea, hilaren 26an, Laudioko Lamuza parkean. Guridiren omenezko kontzertuen ganeko informazino zabalagoa, albiste honetan.
Hamabostaldiaren barruan, aurten be Organo Zikloa izango da. Emonaldiak Donostiako eleizetan, eta beste hainbat herritakoetan be izango dira, besteak beste, Ataunen, Azkoitian, Tolosan, Usurbilen eta Deban. Fransz Liszt eta Jesus Guridi omenduek leku berezia izango da errepertorioetan. Horrezaz gan, mundu osoko hogei bat organista musika erromantikoaren interpretazino ikastaroa egitera etorriko dira, eta bertako organoak joko ditue.
Egitarau zabala atondu dabe Donostiako Musika Hamabostaldiaren 72. edizinoan, hemen ekitaldi guztiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!