Elektronikea eta punka buztartuz, plazan dago Munlet-en 'Cañón' disko barria
2010-03-26 11:29 MusikeaMunlet proiektu barriaren laugarren fasean dago, hau da, 'Cañón' zuzenean aurkezteko fasean. Holan, zenbait kontzertu ditu bagilera arte: apirilaren 30ean, Donostiako Gazteszenan; maiatzaren 1ean, Bermeoko Nuntxakun (Bizkaia); maiatzaren 8an, Zarauzko Gaztetxean (Gipuzkoa); maiatzaren 14an Bilborock aretoan (Bilbo); eta bagilaren 5ean, Madrilgo Nasti aretoan.
Txuma Murugarren lan barria atontzen dabil
2010-03-26 10:50 Musikea'Disko barrirako abestiak batu doguz daborduko, eta orain horreen artean aukeraketea egiteko garaia heldu da. Hamabost kantu dagoz lehian eta horreetatik 10 bat joango dira diskoan. Maketea etxean grabau ostean, taldeagaz egin doguz lan-saioak, eta martiaren 22ko astean azken lau entseguak egin ostean, barikuan, hilaren 26an sartuko gara grabetan 'Lamiñaks' estudioan, Lastra soinu-teknikariagaz'.
Aitaren memoriari eskaini deutso Pello Ramirezek bigarren diskoa
2010-03-25 14:46 Musikea'Analfabetoa naz estilo kontuetan', dino Pello Ramirezek kazetariek bere diskoa definiduteko eskatu deutsienean. Haize Oihalak lehenengo lana plazaratu eta bost urtera, musikari ordiziarrak natureari eskainitako Eskuz lurrari izeneko diskoa argitaratu dau Elkar diskoetxearen eskutik.
Patti Smith, Elvis Costello, George Benson, Kris Kristofferson eta Ron Carter, Donostiako 45. Heineken Jazzaldian
2010-03-25 13:56 MusikeaDonostiako 45. Heineken Jazzaldia garagarrilaren 21etik 25era bitartean izango da, Jazz Band Ball-a berreskuratuko dau jaialdia abiatzeko eta, ohikoa dan legez, Trinitate Plazea, Kursaala eta Victoria Eugenia Antzokia izango dira agertoki nagusiak.
Jerry Gonzalez and The Apache Band-ek Afrikako eta Karibeko erritmoak ekarriko ditu Getxo Jazzera
2010-03-24 14:15 MusikeaGaragarrilaren 1etik 4ra egingo dan Getxoko 34. Nazinoarteko Jazz Jaialdia abian da, eta saio nagusiei jagokenez, Jerry Gonzalez tronpetista estadubatuarra da bere parte-hartzea baieztatu dauen lehenengo artistea.
AC/DC-k Bilbon joko dau bagilaren 28an
2010-03-24 13:24 MusikeaAC/DC Bilbon izango da zuzenean barriro bagilaren 28an, astelehenean. Bilboko udaletxean gaur goizean emondako prentsaurrekoan jakinarazo dabenez, urtebeteko epean talde australiarrak bigarren aldiz joko dau Bizkaian eta, oraingoan, kontzertua San Mames futbol zelaian izango da.
Kokein taldeak Japonian joko dau
2010-03-24 10:09 MusikeaKokein taldea Japoniara doa datozen egunotan martia-apirilean bere musikea ezagutzera emoteko. 1999an sortutako boskote eibartarrak Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen bitartez 3 disko argitaratu eta hainbat eta hainbat kontzertu eskaini ostean, bere zuzenekoa atzerrira eroango dau.
'Marraren beste aldean zu', Seiren taldearen bigarren lana plazan
2010-03-23 14:29 MusikeaZuzenekoak preparetan be hasita dagoz eta lehenengo hitzordua apirilaren 23an izango da Mungiako Olalde aretoan, 20:30etan. Hurrengoa, barriz, Zornotzako Zelaieta zentroan izango da, apirilaren 24an, gaueko 22:00etatik aurrera.
BilbaoMusikak garagarrileko IV. Musika-udalekuen matrikula epea zabaldu dau
2010-03-18 17:47 MusikeaMusika-udalekuetan plaza mugatuak dagoz. Izena emoteko epea apirilaren 23ra arte dago zabalik. Izena emotea, zerrendak ikustea, dokumentazinoa, etab., zuzenean bertaratuta, ohiko posta bidez, fax, e-mail edo www.bilbaomusika.net webgunearen bidez egin daiteke.
Governors taldeak 'Frenetikodrome' izeneko diskoa kaleratu dau
2010-03-18 14:35 MusikeaGai sozialak eta gizatiarrak buztartuta, Rock & Roll indartsua dakar taldeak, 'baina aukera estetikotik harago goaz', hau da, euren musikeagaz jarrera zehatz bat erakutsi gura dabe. Lan barriaren izenburuaren jatorrian diskoko kanten izaera frenetikoa dago eta 'bizi izan dogun astrapalan oinarrituta jarri deutsagu izena diskoari'.
Mariano Steimberger 'Bilbao Distrito Jazz' egitarauaren barruan
2010-03-17 14:54 Musikea'Bilbao Distrito Jazz' egitarauko bigarren kontzertua barikuan, martiaren 19an, izango da, Bilboko Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi aretoan, IEP! Innovative Electric Project lanaren estreinaldiagaz.
Bizkaiko Blues-Jazz Zirkuituak 'Fanfare du Belgistan' taldearen doinuak ekarriko ditu hainbat herritara
2010-03-12 13:38 MusikeaBelgistan ezin da mapa batean topau, lurralde geografikoa baino, musika proposamena baita, Balkanetako doinu ijitoek eragindako metala Ipar Afrikako perkusinoagaz buztartzen dauena, jazzaren inprobisazinoak Arabiako moldeakaz eta Afrobeateagaz bat eginda. Doinu horreek guztiak Bizkaian entzun ahal izango dira martiaren 17tik 20ra.
Hip Hopa Guggenheim Bilbao Museoan Jotamayúscula-ren eta Almah Mater DJ-en eskutik
2010-03-11 10:36 MusikeaJake Fairley kanadarrak musika elektronikoagaz emongo deutso amaierea saioari
Martiaren 12an, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta estaduko nahiz nazinoarteko DJen saioak buztartzen dira.
De Diego Brothers taldeak 'Odola/Sangre' izeneko diskoa plazaratu dau
2010-03-10 13:01 MusikeaDe Diego Brothers-en lehenengo diskoa Bizkaiko Bilbaina Jazz Club-ean grabau eben zuzenean (Artimaña, 2005). Horrezaz ganera, aitagarriak dira Juan de Diegoren 'Panza de burro' (Errabal, 2008) eta Victor de Diegoren 'Evolution' (Quadrant Records, 2009) azken lanak.
Xabier de Felipe biolinista bilbotarra 'XXII Chapí Hari-Lehiaketa Nazionala'-ren irabazle
2010-03-10 10:14 MusikeaEspainia osoko jotzaileek parte harturik, pasa dan astegoienean, Villenan (Alicante) egin dan 'XXII Chapí Hari-Lehiaketa Nazionala' dalakoan, 22 urteko Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak 1. Saria lortu dau.
'Jon & Sugramas', Jon Gurrutxagaren proiektu barria martxan
2010-03-09 14:41 MusikeaMartiaren 26an Bilboko Koba estudioan sartuko dira Xanpe soinu teknikariagaz batera euren lehenengo diskoari formea emoteko asmoz. Estreinako lana maiatzaren hasieran aurkeztuko dabe Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.
Danetara 30.800 lagun batu ditu aurtengo 'Musika-Música' jaialdiak Bilboko Euskalduna Jauregian
2010-03-09 12:10 Musikea'Musika-Música' jaialdia martiaren 5ean, 6an eta 7an ospatu zan Euskalduna Jauregian. Aurtengo programearen izenburua 'Chopin eta 1810eko belaunaldia' izan da eta, danetara, 61 kontzertu eta nazinoarte mailako ospea daben 500 artistatik gora izan dira bertan.
Faith No More eta Paul Weller Bilbao BBK Liven
2010-03-05 13:44 MusikeaAntolatzaileek egunotan jakinarazo dabenez, aurtengo jaialdian izango dira Faith No More taldea, Mod mobimentuaren aitzindari Paul Weller, Skunk Anansie laukote ingelesa eta Gogol Bordello (gipsy punk) New Yorkeko taldea. Alice In Chains taldeak be BBK Liven joko dauela baieztau dabe.
Bilbao.Gaua egitasmoak espazio barria jarri dau martxan Bilboko taldeek eta bandek bertan jo daien
2010-03-05 10:13 MusikeaBilbao.Gaua gaueko aisi-programa alternatiboak 'Local Stage' izeneko ekimena jarri dau abian, Bilboko taldeek zuzenean joteko espazio bat, taldeek euren musikea erakusteko eta jentaurrean debutetako espazio bat, hain zuzen be. Emonaldiak hileko lehenengo barikuan izango dira Elexabarriko Gaztegunean.
'Ze esatek!' parrandarako prest
2010-03-04 11:20 MusikeaKanta errazak eta politak aurkezten deuskuez euren lehenengo lanean eta, letrei jagokenez be, 'guztion ezinegonak eta pozak islatzen ahalegindu gara'.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan