'Bilbo Bilbo' eta 'Rincones de Bilbao' abestiek irabazi dabe XXII. Bilbainada Lehiaketea

Bizkaie! 2011-07-20 12:45   Musikea

Txaro San Juanen eta Fernando Ibarraren Rincones de Bilbao abestiak irabazi dau XXII. Bilbainada Lehiaketea, epaimahaiak jakinarazo dauenez. Lehenengo aldia da lehiaketea irabazten dabena. Euskerazko bilbainada onena, barriz, Karmelo Sarrionandiak eta Xabier Zamudiok idatzitako Bilbo Bilbo izan da. Sarituek 1.000 euro eta garaikurra jasoko ditue.

Txaro San Juanen eta Fernando Ibarraren Rincones de Bilbao abestiak irabazi dau XXII. Bilbainada Lehiaketea, epaimahaiak jakianarazo dauenez. Lehenengo aldia da lehiaketea irabazten dabena. Euskerazko bilbainada onena, barriz, Karmelo Sarrionandiak eta Xabier Zamudiok idatzitako Bilbo Bilbo izan da. Sarituek 1.000 euro eta garaikurra jasoko ditue.

Sari handi biekaz batera, zortzi akzesit emon ditu epaimahaiak. Sarituak ondokoak dira: Coral de Bilbao, Aurelio Marroquín Gómez; El idioma del botxo, Eduardo Garay eta Gotzone Saez de Navarrete; Bai bai Bermeo Urdaibai, Jesús María Sanz Iparraguirre; Otra historia, Zaira Robles eta Hugo Robles; Gora Urdaibai, Iñaki Basabe; Con gracia, Antonio Larrea; Si aitite levantara la cabeza, Josetxu Villasante de Gamíndez; eta, Txoznatik pasa, Karmelo Sarrionandia eta Xabier Zamudio. Akzesitek 415 euro hartuko ditue.

Sarien banaketea Aste Nagusiko barikuan izango da, abuztuaren 26an, Doña Casilda parkeko pergolan, 12:00etan. Sariak emon orduko bilbainada kontzertua egongo da. Sariak Bilboko alkate Iñaki Azkunak eta udal korporazinoko beste kide batzuek banatuko ditue. Urtero lez, saritutako abesti guztiak Arriaga antzokian abenduan egiten dan galan eskainiko ditue, eta CDa be emonaldi horretan grabauko da.

XXII. Bilbainada Lehiaketeko epaimahaikideak izan dira Ibone Bengoetxea, Kultura eta Hezkuntza zinegotzia; Iñaki Uranga, abeslaria; Txomin Múgika, Bilbaomusikako gerentea; Eduardo Velasco, irrati eta telebista aurkezlea; eta, Enrique Campos, Nervióneko eta TeleBilbaoko zuzendaria.

Aurreko edizinoko irabazleak José María Larrazabal Alzagaren Bilbotar Jatorrak eta Matías Berrocal Morerren Puente de toda Vizcaya abestia izan ziran. Bilbainada lehiaketea uriaren egunerokotasuna erakusten daben abesti bildumea bihurtu da. Konposizino bitxi honeek Bilboren historia kontetan dabe, eraikin, garraiobide, erakunde edo personaia ezagunen bidez. Aurtengo edizinoan hogei abesti barri aurkeztu dira lehiaketara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu