Euskal musikearen zati handi bat barruan hartzen dauen musika-banatzaile digital bat sortu dabe

Bizkaie! 2011-07-22 12:17   Musikea

Plataforma teknologiko horrek euskerazko zein erderazko ia euskal musika guztia hartzen dau barruan eta mundu guztian dago eskuragarri. Gainera, musika-banatzaile digital barriak mundu guztiko eta hainbat garaitako musika-estiloen katalogoa eskaintzen dau, milaka diskoz osotua, hain zuzen be.

Datorren asteko martitzenean, garagarrilaren 26an, Ibaimusic.com musika-banatzaile digital barriaren aurkezpena egingo da Bilboko Alhondigan.

Plataforma teknologiko horrek euskerazko zein erderazko ia euskal musika guztia hartzen dau barruan eta mundu guztian dago eskuragarri. Gainera, musika-banatzaile digital barriak mundu guztiko eta hainbat garaitako musika-estiloen katalogoa eskaintzen dau, milaka diskoz osotua, hain zuzen be.

Agustín Oiarzabal, Ibaimusic.com-eko koordinatzailea eta Ibaimusic.com-en komunikazino-arduraduna, Luis Ruiz egongo dira prentsaurrekoan.

Ibaimusic.com-ek batuko dituan diskoetxeak eta artistak, kargetako eskuragarri egongo diran audio-formatuak, eta abestien zein albumen gitxi gorabeherako kostuak izango dira, besteak beste, aurkezpenean jorratuko diran gaiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu