Euskeraz eta udmurtieraz abesten daben taldeak eta Mary Black abeslariaren ilobea Liet International 2011ko finalean
2011-07-15 11:37 MusikeaLiet International 2011-ko epaimahaiak 20 hizkuntzetan idatzitako 40 abesti baino gehiago entzun eta gero 5 aukeratu ditu. Eta aukeratutako taldeak ondokoak dira: Noid (Karelia-ko Errepublika), Silent Woo Goore (Udmurtia Errepublika), Manam (Eskozia), Siroka (Euskal Herria) eta Aoife Scott (Irlanda).
Liet International 2011-ko epaimahaiak 20 hizkuntzetan idatzitako 40 abesti baino gehiago entzun eta gero 5 aukeratu ditu. Eta aukeratutako taldeak ondokoak dira: Noid (Karelia-ko Errepublika), Silent Woo Goore (Udmurtia Errepublika), Manam (Eskozia), Siroka (Euskal Herria) eta Aoife Scott (Irlanda). Bost musika talde horreek eta egiteke dagozan hizkuntz gitxituen bestelako jaialdietako irabazleak lehiatuko dira 2011ko zemendiaren 19an Udinen (Friuli eskualdean) hizkuntza gitxituen Europako jaialdirik garrantzitsuenean.
Aurtengo epaimahaian Asturias-eko, Friuli-ko, Errusiar Federazino-ko eta Frisia-ko musikariez eta musikan adituez osotua izan da, eta Frisia-ko saxofoi-jotzailea Anne Zwaga izan dau buru. Epaimahaiaren arabera, entzun dituen abestien maila eta musika aniztasuna be adierazgarriak izan dira barriro be. Aitatzekoa da Errusiar Federazinotik abesti asko heldu dirala eta, hori dala eta, aurten Errusiar Federazinotik 2 talde izan dirala aukeratuak Liet International-aren finalerako.
Aukeratutako 5 taldeen informazino gehiago:
* Noid taldea Petrozavodsk/Petroskoi-koa da (Karelia Errepublikako uriburua). Vepsiaeraz abesten dabe (hizkuntz Ugro-Finlandarra, finlandarra eta hungariarraren familiakoa).
* The Silent Woo Goore taldeak Udmurtieraz abesten dau, Udmurtia Errepublikako hizkuntzea.
* Manam Eskoziako taldea da eta Eskoziako gaelikoz abesten dabe.
* Siroka Euskal Herriko Bizkaitik dator. Lau taldekideko talde horrek euskal rock gogorra egiten dau.
* Aoife Scott Mary Black abeslari Irlandar famatuaren ilobea da. Dublingoa da eta irlanderaz abesten dau, izan be, gaur egungo Irlandar musikearen talentu handienetarikotzat hartzen da.
Dagoeneko, hizkuntza gitxituen 3 jaialdi egin dira eta bakotxetik irabazleak be parte hartuko dau Liet International 2011ko finalean:
- Premiu al Meyor Cantar jaialdian (Asturiasen): Skama La Rede.
- Aste Santuan egin dan Sámi Grand Prix festibalean (Kautokeino, Norvegia): Rollfa.
- Frisian song festival Liet (Ljouwert/Leeuwarden): Janna Eijer.
Beste 2 finalista Grisons eskualdean (Suitza) egingo dan Suns jaialditik atarako dira. Eta azkenengo finalistea Faroe Irletan egingo dan bertako jaialdiaren lehenengo edizinoan ezagutuko dogu, izan be, pasa dan urteko Liet International 2010eko finalaren irabazlea, Orka, Faroe Irletakoa izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!