Afrikak eta Euskal Herriak bat egingo dabe Errobiko Festibalean

Bizkaie! 2011-07-19 14:59   Musikea

Errobiko Festibalaren hamaseigarren edizinoa garagarrilaren 21ean hasi eta 24an amaituko da, Itsasun. Aurtengo ohorezko konbidaua Afrika izango da. Afrika-Euskal Herria - Iturrien bideetan lemapean, kontzertuak, tailerrak eta erakusketak antolatu ditu Ezkandrai alkarteak.

Errobiko Festibalaren hamaseigarren edizinoa garagarrilaren 21ean hasi eta 24an amaituko da, Itsasun. Aurtengo ohorezko konbidaua Afrika izango da. Afrika-Euskal Herria - Iturrien bideetan lemapean, kontzertuak, tailerrak eta erakusketak antolatu ditu Ezkandrai alkarteak.

Senegalako Germaine Acogny jantzaria, Kongoko Chrysogone Diangouya perkusino-jolea eta Souleymane Diamanka poeteagaz batera, Euskal Herriko artistek hartuko dabe parte Itsasuko jaialdian, besteak beste, Beñat eta Julen Achiaryk eta Alain Zaldunbidek. Arratsaldetan, bakarkako emonaldiak antolatu ditu Ezkandrai alkarteak; Joseba Irazokik, esaterako, hilaren 22an joko dau, eta Pettik, 23an. Urtero legez, ohiturazko doinuak eta inprobisazinoa buztartuko ditu Errobiko Festibalak.

Germaine Acogny jaialdiko izen nagusietakoa da, izan be jantza afrikar modernoaren aitzindari lez hartzen dabe. Acognyk jantza afrikarreko lehenengo eskolea zabaldu eban Dakarren; ostean, hainbat urtetan Frantzian bizi izan zan. Orain urte batzuk Senegalera itzuli zan, eta han Afrikako Dantza Tradizional eta Garaikideen Zentroa sortu eban.

Afrikako jantzen ganeko mahai-ingurua izango da egitarauko lehenengo hitzordua. Germaine Acognyk, Ablaye Cissoko musikari senegaldarrak eta Monica Passos kantari brasildarrak parte hartuko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu