103.083 lagun, inoizkorik jente gehien erakarri dau aurten Bilbao BBK Live jaialdiak

Bizkaie! 2011-07-11 11:24   Musikea

Egunik jentetsuena jaialdiaren lehenengo eguna, eguena izan zan, Coldplay kartelburuak jo eban eguna, hain zuzen be, 37.566 lagun batu ziran Kobetamendin. Bigarren egunean, Amy Winehousek itxitako hutsunea ez zan igarri eta Suedek jente piloa erakarri eban 30.127 lagun, hain zuzen be. Azken egunean, barriz, 30 Seconds to Mars, Jack Johnson, Black Crowes eta Chemical Brothers lako taldeakaz 35.390 lagun hurreratu ziran.

VI. Bilbao BBK Live jaialdian, egunik jentetsuena lehenengo eguna, eguena izan zan, Coldplay kartelburuak jo eban eguna, hain zuzen be, 37.566 lagun batu ziran Kobetamendin. Bigarren egunean, Amy Winehousek itxitako hutsunea ez zan igarri eta Suedek jente piloa erakarri eban 30.127 lagun, hain zuzen be. Azken egunean, barriz, 30 Seconds to Mars, Jack Johnson, Black Crowes eta Chemical Brothers lako taldeakaz 35.390 lagun hurreratu ziran.

2007ko hitzorduan 94.000 lagun batu ziran Kobetamendin baina jaialdian lau egun ziran eta ez hiru aurten legez. Orduko jaialdian, besteak beste, Metallica, Maceo Parker, Fito, Red Hot Chili Peppers eta Iron Maiden izan ziran baina aurten orduko marka hori txiki itxi eta ehun mila lagunetik gora erakarri ditu 6. urtea bete dauen jaialdiak.

Coldplay taldea ez eze, Black Crowes, Suede, Beady Eye, Jack Johnson, Chemical Brothers eta Blondie be nabarmendu daitekez eta ustez txikiagoak diran taldeek be euren mailea emon dabela esan behar da, berbarako, 30 Seconds to Mars, Kasabian eta Crystal Castles taldeek.

Bertoko taldeen artean Ken Zazpi eta Zarama azpimarratu behar doguz; lehenengoa egun puntaren puntan dabilen taldea Gernika-Mundaka aldekoa eta sasoi bateko talde mitikoa, oraintsu zuzenekoetara bueltau diran santurtziarrak, Zarama, hain zuzen be. Euren musika indarraz gan, Bilbao BBK Live jaialdian euskerea entzuteko aukerea emon deuskue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu