Donostiako Jazzaldia Saria, Toots Thielemans harmonika-jole belgikarrarentzat

Bizkaie! 2011-07-26 12:01   Musikea

Toots Thielemans musikariarentzat izan da aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria, eta holan bere ibilbide osoari autortzea jaso dau. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren eskutik hartu eban saria 89 urteko musikari belgikarrak.

Toots Thielemans musikariarentzat izan da aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria, eta holan bere ibilbide osoari autortzea jaso dau. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren eskutik hartu eban saria 89 urteko musikari belgikarrak.

Saria hartzean, jazza bere bizitza zala autortu eban harmonika-jole handiak. Gaztea zala ezagutu eban jazz musika, Louis Amstrongen disko bat entzutean. Harmonikea joten hasi zan, eta urteekaz jazz musikari handienekaz jo eban, besteak beste, Quincy Jones, Ray Charles, Ella Fitzgerald, Bill Evans, Benny Goodman, Miles Davis eta Astrud Gilbertogaz. Horrengandik danengandik asko ikasi dauela nabarmendu eban ekitaldian, eta aspaldiko makinat bat anekdota kontau zituan.

Thielemanseb ustez, publikoarengana emozinoen bidez heldu behar da, ez da nahikoa musika-tresnakaz ona izatea, bihotzeraino allegau behar da derrigor.

Toots Thielemans Bruselan jaio zan, 1929ko apirilaren 29an. Harmonikea joten hasi zan, gero gitarrearo ekin eutson, baina harmonikea gehiago gustetan jakonez, tresna horregaz amaitu eban. 1952. urtean AEBetara joan zan bizitera, Charlie Parker's All-Stars bandako kide egin zanean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu