Europako pop musika talderik onenak Miarritzeko Big Festivalen batuko dira
2011-07-20 14:00 MusikeaLau egunez Europako pop musika talderik onenetakoak Miarritzeko Big Festivalen izango dira, garagarrilaren 20tik 23ra bitartean. Hirugarren aldiz, Miarritzeko hainbat aretok egitarau betea eskainiko dabe. Aurten, danetara, berrogei bat talde batuko dira.
Lau egunez Europako pop musika talderik onenetakoak Miarritzeko Big Festivalen izango dira, garagarrilaren 20tik 23ra bitartean. Hirugarren aldiz, Miarritzeko hainbat aretok egitarau betea eskainiko dabe. Aurten, danetara, berrogei bat talde batuko dira.
Garagarrilaren 20an, Guadalupe Plata talde espainiarraren blues doinuek hasiko dabe Big Festivalaren egitaraua, 20:30ean, Irati aretoan. Jaeneko hirukoetaren ostean, Inspecteur Clouzetek, Amaralek eta Catherine Ringerrek joko dabe. Eguneko musikari ezagunena eguna amaitzeagaz batera helduko, izan be Moby artista ospetsuaren kontzertua 00:00etan izango da. Atabal aretoan DJak egongo dira, besteak beste, DJ Mehdi, Busy P, Gesaffelstein eta DJ Naughty J.
Hurrengo egunetan be izen ezagunak ditu Miarritzeko Big Festivaleko egitarauak. Garagarrilaren 21ean, Brigitte, Stromae, Metronomy eta Selah Sue taldeen txandea izango da. Barikuan, hilaren 22an, Yelle, Carte Blanche eta Death Crew 77 taldeez gan, Zarautzeko Delorean laukoteak Irati aretoan joko dau. Azkenengo egunean, zapatuan, Euskal Herriko beste talde bat izango da, We are standard, hain zuzen be. Hilaren 23an Tarrus Rileyk, Asian Dub Foundationek eta Alpha Blondyk be zuzenekoak emongo ditue jaialdian.
Antolatzaileek 10.000 bat lagun batzeko asmoa dabe. Atabal aretoko sarrerak salgaiz dagoz, 20 euroan, eta Iratikoak, 32 (eguena eta bariku), eta 35 euroan (eguaztena eta zapatua).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!